Etxebizitza eskaria biztanleria baino zazpi aldiz gehiago hazi da Euskadin
Egoera horri irtenbidea emate aldera, bi sailburuek aurreratu dute Eusko Jaurlaritzak "etxebizitza hutsen aurka" borrokatuko duela; alde batetik, zerga fiskalekin, eta bestetik, merkatura ateratzen ez diren etxebizitza hutsei ondasun higiezinen gaineko zergan errekargua jarrita.
Etxebizitza eskaria biztanleria baino zazpi gehiago hazi da Euskadin, azken urteotan familien eredua nabarmen aldatu delako. Gaur egun familiak txikiagoak dira eta geroz eta pertsona gehiago bizi dira bakarrik.
Hori azaldu dute, behinik behin, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak eta Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak Ekonomiaz aldizkariaren ale berriaren aurkezpenean.
Zehaztu dutenez, 2015 eta 2023 bitartean Euskadiko biztanleria % 1 hazi zen, eta etxebizitza eskaria, berriz, % 7. Denbora tarte berean, etxebizitza eskaintza % 1 baino ez zen hazi.
Neurriak
Egoera horri irtenbidea emate aldera, bi sailburuek aurreratu dute Eusko Jaurlaritzak "etxebizitza hutsen aurka" borrokatuko duela; alde batetik, zerga fiskalekin —"emaitzak ematen ari dira", adierazi du Itxasok —, eta bestetik, merkatura ateratzen ez diren etxebizitza hutsei ondasun higiezinen gaineko zergan errekargua jarrita.
Era berean, "bi edo hiru logelako" etxeetan bakarrik bizi diren adinekoak ondo hornitutako baina tamaina txikiagoko duten bizitokietan sartu nahi dituzte.
Nolanahi ere, lurzoruaren aferan egin dute batez ere azpimarra, eta gogora ekarri dute iaz aldatu egin zela EAEko Etxebizitzaren 2006ko Legea hirigintza izapideak arindu eta errazteko eta pisu turistikoei mugak jartzeko.
Gainera, nabarmendu dute etxebizitza eremu tentsionatuak dauden udalerrietan "alokairuak ugaritu eta errentak moteldu" direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitza % 10 garestitu da Euskadin eta % 9,5 Nafarroan urteko bigarren hiruhilekoan
Apirila eta ekaina bitartean, bigarren eskuko etxebizitzen prezioa % 11,2 igo zen Euskadin eta % 12,9 Nafarroan.
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.