Zorroztasuna, hurbiltasuna eta kalitatezko informazioarekiko konpromisoa, ETBko albistegien denboraldi berriaren ardatzak
Hastear den denboraldi berri honetan ETBko albistegiek euskal gizartearekin eta kalitatezko informazioarekin duten konpromisoari eutsiko diote, ikuspegirik osoena, gako guztiak, zergatien azalpena eta irtenbideak ere mahai gainean jarrita.
Kalitatea, egiazkotasuna, zorroztasuna eta hurbiltasuna oinarri, astelehen honetan, irailak 7, jarriko da abian ETBko albistegien denboraldi berria, informazioan erreferente eta audientzian erabateko lider dugun eskaintza sendo batekin. Izan ere, 2.584.000 ikus-entzulek egin dute bat ETBko albistegiekin 2025/2026 denboraldian eta, batez beste, % 25,6ko audientzia-kuota lortu dute. Hain zuzen ere, "Teleberri"k % 21,8ko ikusle kuotarekin itxi du denboraldia, eta lider da Euskadin edizio guztietan. "Gaur Egun"ek, bestalde, % 9,8ko batezbestekoa lortu du euskaldunen artean. 1,3 milioi ikus-entzulek baino gehiagok jarraitu dute euskarazko albistegia azken hamabi hilabete hauetan zehar.
Bereziki esanguratsuak dira abuztuko datuak. "Gaur Egun" albistegiak 2007ko abuztutik izan duen hileko kuotarik altuena lortu du, % 5eko audientzia zatiarekin (euskaldunen artean % 12,4koa). Hileko kuotarik altuena da ia bi hamarkadatan. "Teleberri"k ere % 23ko datu ikusgarriarekin amaitu du abuztua, zifrarik altuena 2021eko urtarriletik. Are gehiago: eguerdiko edizioak % 30etik gorako emaitza izan du behin baino gehiagotan, eta hilabetea % 26,5ean bukatu du. Horri guztiari "Egun On" goizeko albistegiaren datuak gehitu behar zaizkio: 272.000 lagunek egin dute bat emanaldiarekin aurreko hilabeteotan.
Hastear den denboraldi berri honetan ETBko albistegiek euskal gizartearekin eta kalitatezko informazioarekin duten konpromisoari eutsiko diote, ikuspegirik osoena, gako guztiak, zergatien azalpena eta irtenbideak ere mahai gainean jarrita. Hauteskunde deialdiek markatutako kurtsoa izango da hau: hauteskunde orokorrak; udal eta foru hauteskundeak EAEn; eta udal eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak. Beraz, albistegiek gaurkotasun politikoan jarriko dute arreta, berezkoa duten izaera galdu gabe beti: zorroztasuna, seriotasuna eta hurbiltasuna. Izan ere, munduan gertatzen denari begira, albistea sortzen den tokitik bertatik arituko dira ETBko albistegiak, gurean eta gure inguruan gertatzen denari gertu-gertutik jarraituta. Horretarako, aurten ere, platoa utzi eta kalera irtengo dira kanpoaldean zuzenean albiste bereziak eskaintzeko (urrutira joan gabe, irailean bertan, Gipuzkoako hiriburuan izango dugu lehen hitzordua, Donostia Zinemaldia dela-eta). Eta hori guztia datu-kazetaritza eta azterketa sakona ahaztu gabe, erreportaje berezien eskutik.
Gure gertuko gaurkotasuna eta munduan gertatzen den guztia geuregana ekartzeko beharrezko baliabide guztiak ditu ETBk, erredakzioan profesional talde zabal baten eta korrespontsal sare oso baten eskutik beti. Eta, nola ez, guztion erreferentziazko albistegiak: "Egun On", "Gaur Egun" eta "Teleberri".
Astelehenetik aurrera, Nerea Reparazek aurkeztuko du eguerdiko "Gaur Egun" (14:00etan), eta Xabier Usabiagak bigarren edizioa (20:00etan). Lierni Agirrezabalak, berriz, asteburuetan jarraituko du ETB1en. ETB2n África Baetak (14:00) eta Dani Alvarezek (21:00) eutsiko diote "Teleberri" albistegiaren gidaritzari, astelehenetik ostiralera; eta Saioa Martijak asteburuetan.
Asier Oteguik eta Irati Errandoneak aurkeztuko dute, goizero, ETB1eko "Egun On" albistegia, irailaren 14tik aurrera. Ohi bezala, egunak dakarrena aurreratu eta azken orduko albisteak izango dira ardatz, baina berrikuntza batzuk ere ekarriko ditu denboraldi berriak, tartean egunero sekzio berria, ekonomia, osasuna, kirola edo eta kultura alorretako gaietan etenalditxo bat egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bermeoko saihesbidea moztu dute San Migel auzoan piztu den sute baten ondorioz
Sutea 13:45 aldera piztu da, eta suhiltzaileak sua itzaltzeko lanean ari dira. Ondorioz, BI-631 errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan.
36ko altxamendu militarrean hil eta Urbasako Otsaportilloko leizera jaurti zituzten errepublikanoak omendu dituzte
36ko kolpe militarraren ondoren, gutxienez 14 lagunen gorpuak bota zituzten leizera. DNAri esker, 10 identifikatu dituzte. Gaurko omenaldian biktimak gogoratu dituzte eta ahanzturan ez erortzeko eta gorrotoa eta zentzugabekeria berriro ez ezartzeko eskatu dute.
Pedrosa: "Zonalde soziolinguistikoaren arabera, agian erabakiak desberdinak izan beharko lirateke"
Ikasturtea hastear denean, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuarekin hitz egin du ETBk, Hezkuntza Sailak kurtso berrirako dituen erronkak aztertzeko. Besteak beste, ikasleen gaitasunak hobetzea, segregazioarekin amaitzea eta beroaldiari aurre egiteko neurriak aipatu ditu. Gainera, hizkuntza-proiektuen koordinatzaileak jarriko dituzte zentroetan, Euskararen Institutuak ikuskatuta.
Sute bat piztu da Izki parke naturaleko mendi inguruan
Sua igande goizean piztu da, 11:30 aldera, mendi inguru batean. Suhiltzaileak eta hainbat basozain garrak itzaltzen saiatzen ari dira.
Behin-behinean aske geratu da Eltziegon bikotekidea harrapatzea egotzita atxilotutako emakumea
Harrapaketa larunbat goizean jazo zen, 07:30 aldera. 25 urteko emakumea epailearen esku utzi dute igande eguerdian, beharrezko eginbideak amaitu ostean. Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote.
Antzar Egunean hildako mutila gogoratuko dute gaur Lekeition, elkarretaratze isil batekin
10 minutuko isilunea egingo dute igande honetan, 19:00etan, udaletxe aurrean, hildako gaztea gogoratzeko eta haren ingurukoei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, gaurko jai-egitarauak aldaketa batzuk izango ditu.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Azpeitiko eta inguruko beste herri batzuetako hainbat tokitan miaketak egin dituzte egunotan. Ustezko hiltzaileak, 43 urteko gizon batek, bere burua entregatu zuen larunbat goizaldean Ondarroako ertzain-etxean, eta soinean zeraman su-arma labur bat konfiskatu zioten.
Espainiako Gobernuak Ceutako portuaren kontrola hartu du etorkinei "arreta humanitarioa" emateko
Espainiako Gobernua Ceutako Mendebaldeko Kaian dagoen zabalgune bat egokitzen hasi da migratzaileak hartzeko. Bizilagunak, Portu Agintaritza eta Enpresarien Konfederazioa aurka dauden arren, kanpin dendak jarriko dituzte bertan. Aurreikuspenen arabera, mila migratzaile inguru hartuko dituzte. Ceutako Gobernua ere aurka agertu da, eta erabakia "akats larria" dela esan du.
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.