Behin-behinean aske geratu da Eltziegon bikotekidea harrapatzea egotzita atxilotutako emakumea
Harrapaketa larunbat goizean jazo zen, 07:30 aldera. 25 urteko emakumea epailearen esku utzi dute igande eguerdian, beharrezko eginbideak amaitu ostean. Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote.
Gasteizko Lehen Auzialdiko Epaitegiko guardiako epaileak behin-behinean aske utzi du Eltziegon (Araba) ustez bikotekidea harrapatzen saiatzeagatik atxilotutako emakumea. Gizona genero-indarkeria delitu batengatik ikertzen ari dira.
Emakumeak epailearen aurrean ez deklaratzeko eskubidea baliatu du. Iturri judizialek baieztatu dutenez, larriagotutako lesio delitu bat egitea egozten diote. Bestalde, gizona genero-indarkeriako ustezko delitu batengatik ikertzen ari dira, antza denez, "elkarri eraso ziotelako".
Emakumearen aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegian jarraitu dute auzia ikertzen.
Harrapaketa larunbatean jazo zen, 07:30 aldera. Zenbait lekukok inplikatutako ibilgailuaren datuak eman zizkieten ertzainei, eta handik gutxira topatu zuten, harrapatzearekin bateragarriak diren kalte materialak zituela.
Biktima harrapatu zuten tokian artatu, Txagorritxu Ospitalera eraman, eta emakumearen ustezko parte-hartzea egiaztatu zuten bertan, biktimarekin eta haren bikotekidearekin hitz egin ostean.
Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, eta izapideak amaitutakoan utzi dute epailearen esku.
Ibilgailua poliziaren zaintzapean dago, noiz ikuskatuko zain.
Zure interesekoa izan daiteke
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean