TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itzali dute Bermeoko San Migel auzoan piztu den sutea

13:45 aldera piztu da sua, eta tarteko, BI-631 errepidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan.

Bermeoko saihesbidea moztu dute San Migel auzoan piztu den sute baten ondorioz

Bermeoko BI-631 saihesbidea itxi dute bi noranzkoetan udalerriko San Migel auzoan piztu den sutearen ondorioz, Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Sutea 13:45 aldera piztu da eta 17:00etarako itzalita zegoen. Kea dela eta, BI-631 errepidea itxi behar izan dute.

Errepide horrez gain, San Migel eta San Andres auzoetarako sarbideak ere itxi dituzte.

Sutean ez da inor zauritu. Lekukoen esanetan, sua basoak dituen mendi batean piztu da, etxebizitzetatik gertu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X