Etxebizitza % 10 garestitu da Euskadin eta % 9,5 Nafarroan urteko bigarren hiruhilekoan
2026ko bigarren hiruhilekoan, Nafarroan izan du etxebizitzaren prezioak espainiar Estatuko erkidegoen artean igoerarik txikiena; % 9,5. Euskadin, berriz, % 10 garestitu da etxebizitza, Estatuko batezbestekoaren azpiik (% 12,2).
Bestalde, Estatistika Institutuak gaur, astelehenarekin, argitaratutako datuen arabera, indize horren hiruhilekoko aldakuntza % 3,1ekoa izan da Euskadin , Estatuko batezbestekoaren antzekoa ( % 3,4).
Bigarren eskuko etxebizitzen prezioari dagokionez, % 11,2 igo da Euskadin.
Iazko datuak kontuan izanda, batez beste, % 12,3 garestitu zen etxebizitza Euskadin. Egoera alrebesa da, gainera. Izan ere, eskaria geroz eta handiagoa bada ere, eskaintza oso txikia delako, eta etxebzitza eskuratzeko zailtasunak ere ugarituz doazelako, gazteen eta baliabide gutxi dituztenen artean bereziki.
Etxebizitza % 9,5 garestitu da Nafarroan
Nafarroa izan da urteko aldakuntzarik txikiena izan duen erkidegoa, % 9,5eko igoerarekin. Urteko aldakuntza % 9,5ekoa izan da bertan: % 4,1 garestitu da etxebizitza berriaren prezioa, eta % 11,9 bigarren eskuko etxebizitzena.
Apirila eta ekaina artean, bigarren eskuko etxebizitzen prezioa % 12,9 igo da, bederatzi hilabetez % 13tik gorako tasekin egon ostean.
Etxebizitza berrien kasuan, % 7,4ra jaitsi da; 2023ko lehen hiruhilekotik izan duen tasarik baxuena.
Bukatzeko, etxebizitzaren prezioa % 12,9 igo zen 2026ko lehen hiruhilekoan, eta % 12,7ko 2025ean (urte osoa kontuan izanda).
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitza arloko neurri fiskalak adostu dituzte EAJk eta PSEk, tartean, alokairurako pizgarriak eta jabe handientzako zergak
Jauregik ohartarazi du Tubos Reunidosentzat arrisku kritikoa dagoela SEPIren zorragatik, eta alternatibak bilatuko ditu Vicinayko enpleguetarako
Nafarroak 27 etxebizitza erosiko dizkio inbertsio funts bati
Tubos Reunidosek ez du lotesletzat jo SEPIren zorraren kitapenari buruzko Europako txostena
Errentaren mapa auzoz auzo eta kalez kale Hego Euskal Herrian
Hondarribiko Udalak kereila penala jarri du Zaldunbordako outletaren enpresa sustatzaileen aurka
Bizkaiak aurreikusitakoa baino diru gehiago bilduko du, eta Euskadiko hazkundearen buru izango da 2027an
Euskal Herriko sindikatuek "espekulazioari ez!" esango diote azaroaren 11n eta soldata igoerak eskatuko dituzte
Vicinayren zuzendaritzak aldi baterako enplegu espedientea egin eta 60 lagun kaleratzeko asmoa du