Ceutari buruzko alertek gobernuko kideen "kezka" eta PPren eta Voxen haserrea piztu dituzte
EAJk "kezkagarritzat" jo ditu desklasifikatutako txostenak, eta PPk eta Voxek Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu dute. Sumarrek, bere aldetik, frogatuta ikusi du Marokoko agintarien gelditasuna.
Ceutako artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gobernuko kideek eta oposizioak euren ezinegona agertu dute asteazken honetan, Ceutako migrazio krisiaren harira, Gobernuak 40 dokumentu desklasifikatu ostean. Txosten artean dago CNI "alerta goiztiarreko" informazio-ohar bat, Marokoko inteligentzia-zerbitzuei bidali ziena, baita Gobernuaren Ordezkaritzarekin eta Guardia Zibilarekin izandako elkarrizketak ere, biak uztailaren 29koak, gertakariak baino egun bat lehenago.
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak adierazi duenez, txostenetan jasotako informazioa "kezkagarria da Gobernuarentzat berarentzat".
Behe Ganberako korridoreetan hedabideei egindako adierazpenetan, kezka "handia" dela adierazi du, "talde politiko guztiek, Gobernuak izan ezik, eman duten bertsio hori berresten ari direlako, hau da, Maroko gertatzen ari denarekin zerikusia duela; Ceutara egindako etorrera masibo honetan inplikatuta dagoela".
Nabarmendu du kezkagarria dela, gainera, Gobernuak ondo interpretatu ez izana Estatuko informazio-zerbitzuek eta segurtasun-indarrek ematen zioten informazioa.
PPk pauso bat harago eman du, eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu du. Ester Muñoz PPk Kongresuan duen bozeramaileak egin ditu adierazpenok, dokumentu horiek argitaratuta Gobernuaren "utzikeria nabarmena eta doluzkoa argi gelditu” dela argudiatuta.
Kongresuan emandako prentsaurreko batean, Muñozek esan du Gobernuan "informazioa" zutela eta, beraz, "Ceutako inbasioaren erantzule zuzenak" direla, baita hildakoenak ere.
Voxetik, Pepa Rodiguez de Millan Kongresuko bozeramailearen ustez, txostenek agerian uzten dute CNIk bere eginbeharra bete zuela Gobernuari hiri autonomoan jende asko sartuko zela ohartarazi zionean. Hori horrela, Gobernuko presidenteak "gezur kriminala" egin zuela eta "traizioagatik" epaitzea merezi duela esan du.
Kongresuan egindako adierazpenetan, talde ultraeskuindarreko buruzagiak azpimarratu du informazioak argi uzten duela Gobernuak "gezurra esan" besterik ez duela egin krisiarekin zerikusia duen guztiaren inguruan.
Bestalde, Veronica Barbero Sumarreko koordinatzailekideak adierazi du txostenek erakusten dutela Marokoko agintariek "utzikeriaz jokatu" zutela, eta Rabatekiko harremanak "berriro planteatzeko" eskatu du.
Komunikabideei igorritako adierazpenetan, Sumarreko buruzagiak esan du desklasifikazioa "Gobernuak egindako gardentasun ariketa" dela, eta dokumentuak irakurtzeak "lehen egunetik esaten ari garena agerian uzten duela" defendatu du: "Marokoko agintariak geldi egon ziren".
Azkenik, Sira Rego Gazteria eta Haurtzaro ministroak eskatu bezala, "premiaz jokatzeko" eskatu du, eta oraindik Ceutan dauden migratzaileak penintsulara eramateko, haien egoera "berme guztiekin" aztertu ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutara sartzeko deialdien berri eman zien CNIk Espainiako eta Marokoko gobernuei, milaka migratzaile iritsi bezperan
Ceutako migrazio krisiaren harira, Espainiako Gobernuak 40 dokumentu desklasifikatu ditu gaur, eta horien arabera, uztailaren 29an CNIko agenteak Marokoko inteligentzia zerbitzuekin eta Espainiako Gobernuak Ceutan duen ordezkariarekin jarri ziren harremanetan, sare sozialetan Ceutara sartzeko deialdiak egiten ari zirela ohartarazteko.
Estatus politiko berriari buruzko akordioa PSE-EErekin eta EH Bildurekin "hirukoa" izan behar duela esan du Antxustegik
Joseba Diez Antxustegik (EAJ) Imanol Pradales lehendakariarekin izandako bileraren balorazioa egin du, Pradalesek Legebiltzarreko taldeekin egindako bilera-sortaren amaieran.
Alderdien hauteskunde interesak albo batera utzi eta herri ikuspegitik jarduteko eskatu du Otxandianok
Herri honek dituen erronka nagusiei aurre egiteko, "mugimendua, adostasunak eta lidergo partekatuak" behar direla esan dio EH Bilduko ordezkariak lehendakariari.
Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua eman dio Henri Parot ETAko buruzagi ohiari
Covitek deitoratu du "39 pertsona hiltzeagatik zigortutako terrorista bati" eman izana erregimen hori.
Otxandiano: "Erabaki behar dugu aktibo elektoral hutsak izango garen ala herri honek behar dituen mugimenduetako protagonistak"
Lehendakariarekin batzartu ostean Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak adierazi duenez, "arrisku bat ikusten dugu momentu honetan: legegintzaldi hau amortizatutzat ematea, hiru herrialde hauek urte eta erdiz luzatuko litzatekeen prozesu elektoral batean itotzeko".
Anduezak aurrekontu "hedakorrak" eskatu dizkio Pradalesi 2027rako, eta "lehentasun soziala" ezartzea nazionalaren aurrean
Lehendakariarekin izandako bilera "giro adeitsuan" egin dela esan du PSE-EEko buruak, eta, besteak beste, osasuna eta etxebizitza babestea eta indartzea eskatu dio. Halaber, PISA txostenean jasotako euskal hezkuntzaren emaitza txarren aurrean "autokritika" egiteko galdegin dio EAJri.
Txomin Letamendi gudaria torturapean hil zutela egiaztatzeko epaiketa egingo dute urriaren 6an, Donostian
Lehen aldia da Euskal Herrian giza eskubideen urraketa larriengatik "borondatezko jurisdikzioaren" bitartez gisa honetako prozedura bat egingo dela. Prozesu hau GEBehatokiak bultzatu du Txomin Letamendi gudari eta militantearen familiaren adostasunarekin. Letamendi 1950eko abenduaren 20an hil zen, erregimen frankistaren torturapean.
Sanchezek PPri egotzi dio PISAren emaitza txarra, eta Feijook "hezkuntza sozialismoari"
Kongresuan egindako agerraldian Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, PPk kudeatutako autonomia erkidego batzuek ez dituzte hezkuntzara bideratutako baliabideak erabiltzen.
Sanchez, Abascali: "Txakur bat izango naiz, baina zuk ez bezala, nik ez dut jaberik"
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Santiago Abascal Voxeko buruzagiari esan dio bere Gobernuak ez duela onartzen "inongo alderdiren eta herrialderen xantaia", Marokori erreferentzia eginez, eta gaineratu du: "Zu ez bezala, ni txakurra izango naiz, baina ez dut nagusirik". Kongresuan, Gobernuaren kontrol saioan, Abascalek galdetu dio Sanchezi "Marokok xantaia egiten" ote dion bere eta bere "familiaren ustelkeriaz duten informazioagatik".