VOX
Gipuzkoako hautagaitzak Kongresu eta Senaturako
Hautagai-zerrenda osoak azaroaren 29ko Hauteskunde Orokorretarako: EH Bildu, PSE-EE (PSOE), EAJ-PNV, PACMA, Escaños en Blanco, Podemos, PP, ELAK/PCTE eta Vox.
PPk uko egin dio Gipuzkoan Senaturako hautagaitza aurkezteari, eta Voxek hautagaitzak mugatuko ditu Araban eta Nafarroan
Bi alderdiek Senaturako hautagaitzak koordinatzea adostu dute, Goi Ganberan "zentro-eskuinaren gehiengoari" eusteko. Akordioaren arabera, PPk ez du hautagaitzarik aurkeztuko Gironan eta Tarragonan, eta Voxek beste sei probintziatan ez du hautagaitza propiorik aurkeztuko.
Tentsioa eta karga polizialak izan dira Abascalek A Coruñan egin duen ekitaldian
Mila pertsona baino gehiago bildu dira gaur, asteazkenarekin, Santiago Abascal Voxen presidenteak A Coruñan egindako ekitaldiaren aurkako protestan.
Etxebizitza hizpide Legebiltzarreko kontrol saioan
Sanchezen iragapenak zerrendaburuak aukeratzeko prozesuak azkartzera eraman ditu alderdi politikoak
Azaroaren 29ko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdiak zerrendak osatzen hasi dira, ezarritako epera garaiz iritsi ahal izateko. Izan ere, zerrendak urriaren 26rako prest izan beharko dituzte.
Nola helduko dira alderdiak hauteskundeen lehiara?
Aner Ansorena analista politikoarekin alderdi politiko bakoitzaren gakoak aztertuko ditugu 2026ko azaroaren 29ko hauteskundeei begira.
Nork irabaziko ditu azaroaren 29ko bozak? Hauxe diote inkestek
CISek salbu, gainerako inkestek PP eman dute garailetzat, eta denek aurreikusi dute Voxen igoera nabarmena. Ultraeskuinaren balizko babesek alde batera ala bestera mugiaraziko dute gehiengo aurrerakoiaren edo eskuindarraren arteko banaketa.
Sanchezi hauteskundeetan "ahal den zigorrik handiena" ematea espero du Feijook
"PP-Vox putreen koalizioaren" aurrean indar aurrerakoien babesa handitzea espero du PSOEk. Voxek "idiak erosi aurretik uztarria ez erosteko" eskatu du.
PISAren eztabaida euskararen aurka erabiltzearen arriskuaz ohartarazi du lehendakariak
PISA txostenaren emaitzak eta D eredua izan dira eztabaidagai nagusia Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Ikasleen errendimendu akademiko baxua gainditzeko konponbideak eskatu dizkio oposizioak lehendakariari; Imanol Pradalesek hezkuntza sistema eta euskara defendatuz erantzun die.
Erradikalizazioaren aurrean, gazte sozialistak "euste horma" direla esan du Maider Etxebarriak
Gasteizko alkateak politikaren erradikalizazioa salatu du PSE-EEko gazteen kongresuan. Mutur batean PP eta Vox "giroa pozoitzen" daudela, eta bestean, "ekintza bandalikoak egiten eta banderak erretzen dituztenen intolerantzia basatia" dagoela salatu du.
Pradalesek estatutu berrirako bere bide-orria defendatu du, oposizioak ekintzak eskatu dituen bitartean
Autogobernua berritzeko prozesuaren gidaritzan, bere esku dago guztia emango duela agindu du lehendakariak, eta alderdiei eta eragileei aurrerapausoa ematea eskatu die. Politika Orokorreko Eztabaia 19:00etan amaitu da, taldeen kontra-erreplikekin
Amaia Martinezek Pradalesi aurpegiratu dio Gobernuak "itxurakeriaz eta antzerkikeriaz" diharduela
Voxen bozeramaileak adierazi du bi urteko agintaldiaren ondoren herritarren bizi-kalitatea ez dela hobetu eta zerbitzu publikoek okerrera egin dutela.
Segurtasun ezaz eta immigrazio irregularraz hitz egin ez izana leporatu dio Voxek Pradalesi
Amaia Martinez Voxen legebiltzarkideak esan du, Politika Orokorreko Osoko Bilkuran, Imanol Pradales lehendakariak ez duela "ezer berririk esan" eta soilik bere buruari "gora handiak eman" dizkiola.
Politika orokorreko eztabaidak emango dio hasiera Legebiltzarrean hauteskunde giroko urte politikoari
Etxebizitza, osasuna, euskara, hezkuntza, segurtasuna eta immigrazioa izango dituzte hizpide, besteak beste, Imanol Pradales lehendakariak eta alderdi politikoetako bozeramaileek 09:30etik aurrera. Gernikako Estatutuaren eskumenen eskualdaketari eta estatus politiko berriari buruzko aipamenak ere ez dira faltako.
EH Bilduk, ELAk eta LABek euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldi judiziala salatu dute
"Kontu formalak tarteko, gure hizkuntzaren arkitektura legala eraitsi nahi dute". Horregatik, PPren eta Voxen erasoei erantzuteko "ausardiaz, arduraz eta herri ikuspegiaz jokatu behar dugu", nabarmendu du koalizio abertzaleak. Bestalde, Voxek salatu du Eusko Jaurlaritza euskara inposatu nahian dabilela.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Ceutari buruzko alertek gobernuko kideen "kezka" eta PPren eta Voxen haserrea piztu dituzte
EAJk "kezkagarritzat" jo ditu desklasifikatutako txostenak, eta PPk eta Voxek Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu dute. Sumarrek, bere aldetik, frogatuta ikusi du Marokoko agintarien gelditasuna.
Mobilizazio ugari egin dira Hego Euskal Herrian, Ceutari "elkartasuna" adierazteko zein "arrazakeria" salatzeko
Aurreikusi zitekeen bezala, PPk deitutako ekitaldiak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aukako protesta bihurtu dira. Aurrez aurre izan dituzte Mugimendu Sozialistak eta ezkerreko beste talde batzuek deitutako mobilizazioak, eta horietan, diskurtso arrazistak eta xenofoboak salatu dituzte.
Bizkaiko Auzitegiak artxibatu egin du Voxen ekitaldi batean Santurtzin izandako istiluengatik atxilotutako emakume baten aurkako auzia
Auzitegiak uste du atxilotutako emakumearen deklarazioa legez ezarritako epetik kanpo hartu zela, eta auzi penala artxibatzea erabaki du.
Vox Andaluziako Gobernuan ere sartu da, presidenteorde mailako kontseilaritza batekin
Juan Manuel Moreno popularra Andaluziako Juntako presidente hautatu dute, bigarren bozketan. Akordioa ordu erdi lehenago iragarri dute PPk eta Voxek.