ERABAKIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vox Andaluziako Gobernuan ere sartu da, presidenteorde mailako kontseilaritza  batekin

Juan Manuel Moreno popularra Andaluziako Juntako presidente hautatu dute, bigarren bozketan. Akordioa ordu erdi lehenago iragarri dute PPk eta Voxek.

andalucia andaluzia juanma moreno manuel gavira
Manuel Gavira (Vox) eta Juanma Moreno (PP), gaur, akordioa sinatu ostean. Argazkia: EFE

Juanma Moreno PPko hautagaia Andaluziako Juntako presidente hautatu dute bigarren bozketan, Vox eskuin muturreko alderdiaren botoei esker. Hala, hirugarren legealdiari ekingo dio buruzagi popularrak Andaluziako presidente modura. 

Bozketa baino ordu erdi lehenago atera dira hedabideen aurrera Moreno eta Manuel Gavira Andaluziako Voxen bozeramailea, akordioaren berri ematera. 'Andaluziarako Gobernu eta Egonkortasun Akordioa' izena jarri diote itunari, eta Extremaduran, Aragoin eta Gaztela Leonen bezala, "lehentasun nazionalaren" printzipioa jasota geratu du. 

Gavirak presidenteordetza eta Turismo, Justizia eta Toki Administrazioko kontseilaritza hartuko ditu bere gain. Halaber, Voxeko kide bat senatari autonomiko izendatuko dute eta Andaluziako Parlamentuko Mahaiko lehen presidenteordea ere eskuin muturreko alderdiaren esku egongo da.  

Ezkerreko taldeak, kontra

19:00etan egin da bozketa, eta 68 diputatuk bozkatu dute Morenoren inbestiduraren alde, PPko 53k eta Voxeko 15ek. PSOEko, Adelante Andaluciako eta Por Andaluciako 41 diputatuek, berriz, aurka bozkatu dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X