Unibertsitatean matrikulatu dira Euskara azterketaren nota errekurritu zuten ikasleak
USaPeko Euskara azterketan lortutako kalifikazioak epaitegietan errekurritu zituzten ikasleak unibertsitatean matrikulatu ahal izan dira. Epaitegien aginduz, EHUk ikasle horien izen-emate eskaerak onartu behar izan ditu, eta horretarako hainbat gradutan dagoen plaza kopurua handitu du. Iñaki Picaza familien abokatuak gertakarien kronologia azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak laguntza eskatu du igandean hildako motor-gidari batek Donostiako Trintxerpe auzoan izan zuen istripua argitzeko
Informazioa emateko, Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitatearen 943 539 125 telefono-zenbakira dei daiteke.
Nafarroako Gobernuak 18 milioi euro ordaindu beharko ditu, Aroztegiko protestetan kalteak ez eragozteagatik
Javier Remirez Foru Gobernuaren bozeramaileak iragarri duenez, helegitea aurkeztuko dute Auzitegi Gorenean.
Sansoheta auziko azken lau auzipetuek ere espetxera joan beharko dute adingabeei abusuak egiteagatik
Lau kondenatu horiek beste bost kondenatuen bide bera jarraituko dute, Auzitegi Gorenean legezko bidea agortu ondoren.
4 urtera arteko seme-alabengatiko laguntzei buruz jakin beharrekoa: Berriro eskatu behar al dira? Zer baldintza eskatzen dira?
Orain arte, laguntzak seme-alabek 3 urte bete arte ematen ziren, eta orain urtebete luzatuko dira. Atzeraeraginez emango dira, 2026ko urtarrilaren 1etik.
20 urte bete dira puntu bidezko gidabaimena indarrean sartu zela Hego Euskal Herrian
Errepideko heriotza-tasa % 60 jaitsi da puntu bidezko gidabaimena indarrean sartu zenetik. Bi hamarkada hauetan, Espainiako Estatuan 72 milioi puntu baino gehiago galdu dituzte gidariek, gehienbat abiadura-mugak gainditzeagatik, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik eta semaforoa gorri dagoela ez gelditzeagatik.
Bilboko TAO zerbitzuak udako ordutegia abiarazi du asteazken honetan
Uztaileko eta abuztuko larunbatetan ez da zerbitzurik izango; abuztuan, gainera, ez da ordainduko autoa arratsaldez aparkatzeagatik.
Lukas Agirreren hilketaren auzipetu nagusiari 20 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, eta bigarren auzipetuari 9 urte eta erdikoa
Hilketarekin lotuta epaitutako hirugarren auzipetuari, bi gizonezkoak estali zituen emakumeari, urtebete eta bi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote.
Mundu osoko itsas azalaren tenperaturek errekorrak hautsi dituzte, Copernicusen arabera
Copernicusen Klima Aldaketaren Zerbitzuak adierazi duenez, egoerak "muturreko prezipitazioak eta uholdeak izateko arriskua areagotzen du".
17 eta 24 urteko bi gizon atxilotu dituzte hilketa saiakera leporatuta, Beasainen adingabe bat larri zauritu ostean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, biktima ospitalean dago, buruan kolpe handi bat jaso ondoren.