Nafarroako Gobernuak 18 milioi euro ordaindu beharko ditu, Aroztegiko protestetan kalteak ez eragozteagatik
Javier Remirez Foru Gobernuaren bozeramaileak iragarri duenez, helegitea aurkeztuko dute Auzitegi Gorenean.
Aroztegia proiektuaren obretan izan ziren protesten irudia.
Nafarroako Gobernuak 18 milioi euro ordaindu beharko dizkio Aroztegia proiektuko sustatzaileei, proiektuaren lanen kontrako protestetan kalteak ez zituelako eragotzi.
Hiru ebazpenetan, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien salak ebatzi du 2021ean Lekarozen hainbat ekintzailek egindako protestek eragindako kalteen erantzule dela Foru Gobernua, ez zuelako hura eragozteko behar adina baliabide erabili, besteak beste.
Proiektuaren sustatzaileen —Hotel Palacio Aroztegia S.L, Konpentsazio Batzordea eta Palacio Aroztegia S.L.— eskariak partzialki onartu ditu Nafarroako Auzitegiak; orotara, 26 milioi euro baino gehiagoko kalte-ordaina eskatu zuten, ondare-erantzukizunagatik.
Gobernu bileraren ondorengo agerraldian eman ditu Javier Remirez Foru Exekutiboaren eledunak epaiaren inguruko azalpenak. Esan duenez, protesten kalteak eragozteko Foruzaingoak "ezer ez" zuela egin dio ebazpenak.
Halaber, epaileek iritzi diote sustatzaileek eurek ere ez zituztela behar besteko neurriak hartu "sabotajeak ekiditeko". Hori dela eta, eskatzen duten kalte-ordaina % 25 jaistea erabaki dute.
Remirezek gogora ekarri du Espainiako Gobernuaren aurka ere egin zutela sustatzaileek, Guardia Zibilak ere ez zuela neurrik hartu salatzeko. Auzitegi Nazionalak, baina, atzera bota zuen eskaria, Espainiako Segurtasun Indarren "jarduera egokia" izan zela argudiatuta.
Foru Gobernuak hiru ebazpenen aurkako helegiteak aurkeztuko ditu Auzitegi Gorenean. Uste du enpresek proiektuarekin aurrera egiteko arazorik ez izan arren, bertan behera uztea erabaki zutela.
Iazko irailean, Iruñeko Zigor arloko 3 zenbakiko Epaitegiko titularrak 5.850 eta 9.450 euro arteko isuna ezarri zien protestetan parte hartu zuten zazpi ekintzaileri.
Zure interesekoa izan daiteke
Normaltasuna AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan zazpi kilometrorainoko auto-ilarak sortu ostean
A-1 errepidean ere, 2 kilometro inguruko ilarak izan dira N-622 errepideko lotunearen parean, Irungo noranzkoan.
Hernani eta Errenteriako alkateek "politika eraginkorrak" eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko, "protagonismoen gainetik"
Gainera, Donostiako alkateak datorren ostegunerako Donostialdeko udalekin deitu duen bilerara joango direla iragarri dute.
Txupinera eta pregoilaria: "Jendearen maitasuna Bilbo bezain handia izan da"
Txupinera eta pregoilaria, pregoilaria eta txupinera, elkarrekin egoten dira ia 24 orduz, eta agenda bete-betea izaten dute egunero. Gaur ere indarrez hasi dute eguna: gosari lasai bat lehenengo, komunikabideekin elkarrizketak gero, eta lehiaketa gastronomikora joan dira ondoren. Musika, herri kirolak eta bertako jakiak izan dira protagonista bilbotarren egunean.
Zuzenean: 'Agur Marijaia'
Marijaia errez agurtuko dute Bilboko Aste Nagusia. Ohikoa denez, jaien amaierako ikuskizun piroteknikoa, "Agur Marijaia", itsasadarrean egingo da, udaletxeko zubiaren eta Mesedeetako zubiaren artean.
Haize aldaketek eta su jauziek sutea egonkortzea zaildu dute El Salerren
270 langile baino gehiago ari dira sugarren aurka borrokan, aireko 10 baliabide eta lurreko 40 ibilgailuren laguntzarekin. Sutearen ondorioz, inguruko bizilagunak eta kanpinak hustu behar izan zituzten, eta oraindik ezin izan dira itzuli. Valentzia hiriburua, Devesa-Albufera parke naturala eta hiriburuaren hegoaldeko hainbat auzo eta herri lotzen dituen CV-500 errepideak itxita jarraitzen du.
Kalu itsasora itzuli da, bost hilabeteko zaintzaren ostean
Martxoan Donostiako kostaldean erreskatatutako kareta dortoka gaur goizean askatu dute, kostaldetik bi miliatara, Aquariumean zaindu ondoren.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Bergaran estortsioa eta legez kanpoko atxiloketa egotzita
Ertzaintzako agenteek bi gizon eta emakume bat atxilotu zituzten ostegun arratsaldean, legez kanpoko atxiloketa eta herritar baten estortsioa egotzita. Diru kantitate bat eskatzen zioten biktimari.
47 urteko emakume bat hil dute Isla Cristinan (Huelva) eta haren bikotekidea atxilotu dute
Guardia Zibilak 08:50ean jaso du abisua. Agenteek biktimaren gorpua aurkitu dute, arma zuriz egindako zauri ugari zituela, Punta del Caiman hondartzan. Emakumearen bikotekidea, gizonezkoa, atxilotu egin dute, krimenaren egilea delakoan.
Ilargi-eklipse partzialak irudi ederrak utzi ditu Euskal Herrian eta munduan zehar
Ilargi-eklipse partziala ikusi ahal izan da bart gauean eta goizaldean munduko leku askotan, besteak beste, Euskal Herrian. Gurean, 06:12an izan da eklipsearen puntu gorena, Lurraren itzalak Ilargiaren azaleraren % 93 estali duenean.
17 atxilotu eta 42 salaketa Bilboko jaietako seigarren egunean
Atxiloketetako bat genero-indarkeriagatik izan da. Jaietako egun handiaren bezperan jende asko ibili da Bilboko kaleetan.