Bilboko TAO zerbitzuak udako ordutegia abiarazi du asteazken honetan
Udako ordutegia abuztuaren 31ra arte egongo da indarrean.
Bilboko TAO kaleko araututako aparkalekuen zerbitzuak udako ordutegia hasi du asteazken honetan, uztailak 1. Uda garaiko ordutegia abuztuaren 31ra arte egongo da indarrean, eta irailaren 1ean ohiko ordutegia berrezarriko da.
Bilboko Udalak jakinarazi duenez, datozen bi hilabeteetan aldatu egingo dira aparkalekuak erabiltzeko jarraibideak. Hala, uztaileko eta abuztuko larunbatetan ez da TAO zerbitzurik izango, eta abuztuko arratsaldeetan erabiltzaileek ez dute ordaindu beharko autoa aparkatzeagatik.
Hain zuzen ere, abuztuko ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da bizitegi eremuan eta 14:00etara arte eremu intentsiboan. Uztailaren 31n eta abuztuaren 28an, gainera, jaiegunak direnez, ez da TAO zerbitzurik egongo.
Zure interesekoa izan daiteke
4 urtera arteko seme-alabengatiko laguntzei buruz jakin beharrekoa: Berriro eskatu behar al dira? Zer baldintza eskatzen dira?
Orain arte, laguntzak seme-alabek 3 urte bete arte ematen ziren, eta orain urtebete luzatuko dira. Atzeraeraginez emango dira, 2026ko urtarrilaren 1etik.
20 urte bete dira puntu bidezko gidabaimena indarrean sartu zela Hego Euskal Herrian
Errepideko heriotza-tasa % 60 jaitsi da puntu bidezko gidabaimena indarrean sartu zenetik. Bi hamarkada hauetan, Espainiako Estatuan 72 milioi puntu baino gehiago galdu dituzte gidariek, gehienbat abiadura-mugak gainditzeagatik, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik eta semaforoa gorri dagoela ez gelditzeagatik.
Lukas Agirreren hilketaren auzipetu nagusiari 20 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, eta bigarren auzipetuari 9 urte eta erdikoa
Hilketarekin lotuta epaitutako hirugarren auzipetuari, bi gizonezkoak estali zituen emakumeari, urtebete eta bi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote.
Mundu osoko itsas azalaren tenperaturek errekorrak hautsi dituzte, Copernicusen arabera
Copernicusen Klima Aldaketaren Zerbitzuak adierazi duenez, egoerak "muturreko prezipitazioak eta uholdeak izateko arriskua areagotzen du".
17 eta 24 urteko bi gizon atxilotu dituzte hilketa saiakera leporatuta, Beasainen adingabe bat larri zauritu ostean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, biktima ospitalean dago, buruan kolpe handi bat jaso ondoren.
Bilboko Federico Moyua plazak Plaza Eliptikoa izena hartuko du
Udalak asteazken honetan jarriko ditu izen berria daramaten lau plaka plazan. Metro Bilbaok, berriz, pixkanaka egokituko ditu seinaleak eta kartelak.
"Euskararen aurkako oldarraldiak hezkuntzara salto" egin duela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak
USaP proban euskara azterketarekin gertatu dena eta ondoren etorri diren erabakiak salatzeko, elkarretaratzeak deitu ditu Kontseiluak datorren ostegunerako, EAEko hiru campusetan, "Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean.
EHUk plaza kopurua handituko du, berdintasun printzipioa bermatzeko eta ebazpen judizialak betetzeko
Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak iragarri du Eusko Jaurlaritzak baimena emango duela plaza kopurua handitzeko, Euskara azterketan ateratako zeroen inguruan epaileek hartutako erabakiak gainerako ikasleei kalterik eragin ez diezaien.
Genero-Berdintasunaren Indizea Euskadin 66 puntukoa da 100etik, Estatuko indizea baino 4,9 puntu txikiagoa
Eustatek astearte honetan argitaratutako datuen arabera, emakumeek lan gehiago egiten dute etxean eta diru gutxiago irabazten dute.