Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Pertsona bat hil da eta beste bat larri zauritu da astelehen honetan turismo batek eta kamioi batek talka eginda, Kadagua korridorean, Zallan (Bizkaia).
Istripua 10:00ak aldera gertatu da BI-636 errepidean, turismoa eta kamioia Bizkaiko udalerri horretatik igarotzen ari zirela.
Talkaren ondorioz, turismoan zihoazen bi pertsonak, gizon bat eta emakume bat, ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileen esku-hartzea beharrezkoa izan da haiek erreskatatzeko.
Lekura bertaratutako osasun-langileek 51 urteko gidariaren heriotza baieztatu dute. 48 urteko emakumea, gidariaren bidaiaria, zaurituta dago, eta ospitalera eraman dute.
Errepidea bi noranzkoetan itxita egon da, eta trafikoa Herrerako auzotik bideratu behar izan dute. Ordu batzuen ostean, errepidearen egoera berriz normaltasunera itzuli da.
Ertzaintzak atestatua ireki du istripuaren arrazoiak argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera