8 urteko haur bizkaitar bat egoera kritikoan, Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatu ostean
Istripua larunbateko 22:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, Sancho Garcia plazan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Bizkaiko 8 urteko haur bat oso larri dago Gurutzetako Ospitalean, bart traktore batek Espinosa de los Monteros herrian harrapatu ondoren. Bizkaiko mugatik 30 kilometrora dagoen Burgosko herria da Espinosa de los Monteros, eta euskal herritar askok igarotzen dute uda bertan, adingabearen eta haren familiaren kasuan bezala.
22:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen ezbeharra, Sancho Garcia plazan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
112 larrialdi zerbitzuak abisua jaso bezain pronto bertaratu ziren Burgoseko trafikoko Guardia Zibila, COS Guardia Zibila eta Sacyl osasun-larrialdiak. Azken horrek oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat bidali zien Espinosa de los Monteroseko EAGko medikuei eta larrialdietako unitate medikalizatu (EEU) bat ere bai.
Istripuaren ostean, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten haurra zauri larriekin.
Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Lehen hipotesiaren arabera, haurra korrika sartu zen errepidera eta traktorearen gidariak ez zuen ikusi. Kolpe gogorrak jasan zituen buruan eta hanketan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera