Baso-suteak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Nolabaiteko baikortasuna" Rigloseko sutean, suak Jaca ondoko Oroel mendira jotzea oztopatu ondoren

16.600 hektarea baino gehiago kaltetu ditu suteak, eta mila bat lagun eta 35-40 aire-baliabide ari dira lanean; 19 herrigunetako 1.046 bizilagunek etxetik kanpo jarraitzen dute. UMEko militar bat hil da gaur arratsaldean, Jakatik 10 kilometrora.

PEÑAS DE RIGLOS (HUESCA), 16/08/2026.- El flanco derecho del incendio declarado el lunes en las Peñas de Riglos (Huesca), que ya abarca más de 16.000 hectáreas, es la zona que más preocupa al operativo que trabaja para extinguir el fuego, al que podría afectar el viento previsto para las próximas horas. En declaraciones a los medios de comunicación, el director de extinción del incendio, Francho Aso, ha hecho este domingo balance de la situación desde el puesto de mando avanzado. EFE/ Infoar SOLO USO EDITORIAL SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)

Francho Aso Huescako Las Peñas de Rigloseko baso-sutea itzaltzeko lanen zuzendariak adierazi du suaren bilakaera "nolabaiteko baikortasunez" ikus daitekeela une honetan. Izan ere, astelehenetik 16.600 hektarea baino gehiago erre dituen sutea Jacatik oso gertu dagoen Oroel mendirantz hurbiltzen ari zen, eta sugarren aurrerapena geldiaraztea lortu dute gaur.

Asok adierazi duenez, igande osoan zehar, sua itzaltzeko lanean ari diren kide guztiak "maniobra oso konplexuak" egiten aritu dira, meteorologia aldakorrak zailduta, eta gehien kezkatzen zuen zonaldeko egoera hobetzea lortu dute (4, 6 eta 8 sektoreak, ekialde-ipar-ekialdean). Hala ere, "zuhurtzia handia" izan nahi duela esan du, "oraindik lan asko geratzen delako" eta eguraldiaren "oso menpe" daudelako.

Hain zuzen ere, meteorologiak albiste onak eman ditu, fronte bat sartzen ari baita, azkenean: "badirudi euri pixka bat bota dezakeela", adierazi du, eta hori "pozgarria" litzatekeela "intentsitate nahikoarekin" botako balu, igande honetan operatiboak egindako lana sendotzen lagunduko bailuke. Era berean, nabarmendu nahi izan du hasi dela iristen beste autonomia erkidego batzuei eta Europari eskatutako laguntza ere.

Orain arte, ekaitz lehorrak eta haizea izan dira sutearen inguruan, eta horrek inestabilitatea sortu du eta maniobren konplexutasuna areagotu du, eta egoerara egokitu behar izan dira. "Lurreko langileentzat izugarrizko ahalegina izan da, baita aireko baliabide guztientzat ere, oso gogor lan egin dute", goraipatu du Asok.

"Lan asko geratzen da oraindik ere aurretik, eta espero duguna da meteorologiak ez digula aldatuko orain arte finkatu dugun guztia", gaineratu du.

Oroel mendia, kezka nagusia

Suaren eskuinaldeko hegala da une honetan itzaltze-arduradunen kezka nagusia. Eremu horrek Jaca inguruko Oroel mendiaren aldera egiten du, eta horregatik, Aragoiko Gobernuak berriro bidali du Es Alert oharra, herritarrei mendigune horretan txangorik edo bestelako jarduerarik ez egiteko eskatzeko.

Aso-k adierazi duenez, «ez dute inolako agertokirik baztertzen» suteak eremu horretan izan dezakeen bilakaerari dagokionez, eta zuhurtziaz jokatu behar dute. Oraingoz, ez dago beste herririk aurrealertan, baina egoerak «oso bilakaera txarra» izango balu, beste neurri batzuk hartzea aztertuko lukete.

Mila bat lagun eta 40 aire-baliabide

Sutea itzaltzeko dispositiboak inoiz baino baliabide gehiago ditu: mila bat lagun baino gehiago ari dira lurrean lanean, eta 35 eta 40 aire-baliabide artean daude prest. Aso-k nabarmendu duenez, Aragoiko historian aurrekaririk gabeko ahalegina da, eta horrek «baikortasun zantzu bat» eragiten du.

Frantziatik ehun suhiltzaile inguru iritsi dira, helikoptero Súper Puma batekin eta laguntza-unitateekin. Horiez gain, Gaztela-Mantxatik, Madrildik eta Murtziatik iritsitako langileak batu zaizkie dagoeneko Aragoin lanean ari diren Kataluniako, Nafarroako, Valentziako Erkidegoko, Gaztela eta Leongo eta Errioxako baliabideei.

Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak (Miteco) ere baliabideak indartu ditu: hiru FOCA hegazkin, hiru anfibio arin, koordinazio-hegazkin bat, Plasencia del Monten (Huesca) kokatutako bonbardaketa-helikoptero bat, beste helikoptero batzuk eta zortzi helikopteroz osatutako lau BRIF talde.

Defentsa Ministerioak, berriz, Larrialdietako Unitate Militarraren (UME) lau sekzio eta bi bulldozer ditu zabalduta. Horiez gain, Zaragozako eta Huescako diputazio eta udaletako suhiltzaileek eta Aragoiko Gobernuaren Infoar dispositiboak ere lanean jarraitzen dute.

Hain zuen ere, UMEko militar bat hil da gaur arratsaldean, Jakatik 10 kilometrora. Antza denez, militar hori eta hiru kide gehiago 4x4 ibilgailu batean zihoazela, amildegi batetik behera erori dira Bernues inguruan.

19 herrigunetako bizilagunak etxetik kanpo

Raul Gil Babes Zibileko teknikariak azaldu duenez, 19 herrigune daude hustuta, eta guztira 1.046 lagunek etxetik kanpo jarraitzen dute. Horietatik 46 Ayerben ostatu hartu dituzte, beste 35 Jacako Mendiko Eskola Militarrean, eta gainerakoek beren kabuz bilatu dute ostatua.

Oraingoz, ez dago bizilagun horiek etxera itzultzeko aurreikuspenik. Anzanigoren kasuan, astelehenean aztertuko dute itzulera baimentzeko aukera.

Bestalde, Ena eta Centeneroko bizilagunentzat beste konboi bat antolatu dute oinarrizko gauzak jasotzeko eta animaliak elikatzeko. Ordubetez egon ahal izango dira etxeetan, eta ondoren atzera egin beharko dute. Babes Zibileko eta Guardia Zibileko boluntarioek lagunduko diete.

EBk Espainiaren laguntza-eskaera berretsi du

Europako Batasunak baieztatu du Espainiak EBko Babes Zibileko Mekanismoa aktibatu duela Rigloseko sutea itzaltzeko. Hajda Lahbib Larrialdien Kudeaketarako Europako komisarioak jakinarazi duenez, Frantziako suhiltzaile taldeak dagoeneko bidean dira.

Aragoiko Gobernuak larunbatean aktibatu zuen Espainiako Baso Suteen Mekanismo Nazionala, eta, horren bidez, Frantziako lurreko suhiltzaileei laguntza eskatu zien Espainiako baliabideei erreleboa emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X