Emakume gazte batek sexu-erasoa jasan du Algortako Portu Zaharreko jaietan
Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute, larunbatetik iganderako goizaldean hari ukituak egitea egotzita.
Gizon bat atxilotu dute igande goizaldean Getxon (Bizkaia), Algortako Portu Zaharreko jaietan emakume gazte bati ukituak egiteagatik sexu-erasoa egin izana leporatuta, Udalak jakinarazi duenez.
Ohar baten bidez, Getxoko Udalak "gaitzespen irmoa" agertu du gertakari horien aurrean, eta "genero-desberdintasunean oinarritutako jarrera sexistek eragindako eraso oro" gaitzetsi du.
Udalak bere elkartasuna eta babesa adierazi dizkio biktimari, eta, aldi berean, getxotarrei dei egin die "emakumeen aurkako eraso guztiak arbuiatzeko eta emakumeak iraintzen dituzten eta indarkeria sexistaren oinarri diren jokabideak ez onartzeko".
Horrez gain, Udalak Indarkeria matxistaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko udal-protokoloa aktibatu du.
Azkenik, Udalak berdintasunean eta errespetuan oinarritutako gizartea lortzeko lanean jarraitzearen alde egin du. Ildo horretan, aldarrikatu du emakumeek askatasunez erabaki ahal izatea "norekin, noiz eta nola izan sexu-harremanak", eta, azken batean, haien borondatea erabat errespetatua izatea.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskotrenek neguko ordutegia berrezarriko du astelehenean tren eta metro zerbitzuetan
Berrikuntza gisa, Gipuzkoan hobetu egingo dira larunbat gauetako zerbitzuak Donostia eta Hendaia artean, eta areagotu egingo dira asteburuan Amara eta Errenteria eta Oiartzun arteko maiztasunak.
Freedom Flotillako Bilboko kolaboratzaileek Palestina "berriro fokuan" jartzeko eskatu dute
Ontzia asteartera arte egongo da Bilbon. Egun hartan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoan zehar nabigatuko du, Gazara iristeko asmoz.
10 minutuko isilunea Lekeition, Antzar Egunean hildako gaztearen familiari babesa adierazteko
Udalak eta Jai Batzordeak deitu dute elkarretaratzea. Portuan, festa ikusten ari zela, ondoezik sentitu zen atzo hildako gaztea, eta bi metroko altueratik erori zen.
Antzar Egunean hildako mutila gogoratu dute Lekeition, elkarretaratze isil batekin
10 minutuko isilunea egin dute 19:00etan, udaletxe aurrean, hildako gaztea gogoratzeko eta haren ingurukoei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, gaurko jai-egitarauak aldaketa batzuk izan ditu.
Agertu da Bedian desagertutako 82 urteko gizona
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuetako langileek gizona erreskatatu eta ospitale batera eraman dute, mendian aurkitu ondoren.
Astelehenean hasiko dute ikasturtea Euskadin 280.386 ikaslek
Iaz baino 59.200 ikasle gutxiago izango dira 2026-2027 ikasturtean. Hain zuzen ere, 339.586 ikasle zeuden pasa den urtean.
Maite Barnetche, telebistan euskaraz aritu zen lehen kazetaria, omendu dute Bidarrain
Duela 55 urte entzun zen lehen aldiz kazetari bat euskaraz telebistan. Maite Barnetcheren hitzak izan ziren. Nafarroa Behereko komunikatzailea, Euskal Telebista sortu aurretik, 1971n hasi zen telebistan lanean, France 3 katean. Duela 40 urte zendu zen, oso gazte, eta gaur lagun, familia eta gertukoek omenaldia egin diote euskarazko telebistaren aitzindari honi, bere sorterrian, Bidarrain
Astelehenean hasiko da errugbi jokalari ohi Federico Martin Arambururen heriotzaren epaiketa
Epaiketan, Loik Le Priol eta Romain Bouvier ultraeskuindarrak eseriko dira akusatuen aulkian, jokalari argentinarra tiroz hiltzea egotzita biak.
Itzali dute Bermeoko San Migel auzoan piztu den sutea
13:45 aldera piztu da sua, eta tarteko, BI-631 errepidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan.
Abuztuaren 27an Bilbon desagertu zen 37 urteko gizon baten bila ari da Ertzaintza
Jakinarazi dutenez, begi marroiak ditu, ile beltza, 171 eta 180 zentimetro arteko altuera eta 71 eta 80 kilo arteko pisua. Gorpuzkera argala dauka.