Osakidetzak 211 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz azken hiru egunetan
Ostegunean 59, ostiralean 70, eta azken orduetan 82 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.
Osakidetzako oftalmologo bat paziente bat artatzen, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press.
Osakidetzako Lehen Mailako Arretako eta Larrialdietako Zerbitzuek 211 pertsona artatu dituzte abuztuaren 12tik, eguzki-eklipse osoaren egunetik, fenomeno astronomikoaren behaketarekin lotutako begietako eragozpenengatik.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, azken 48 orduetan 82 kasu artatu dituzte osasun zerbitzuek, guztiak arinak edo oso arinak.
33 pertsona Lehen Mailako Arreta zerbitzuetan artatu dituzte eta 49 pertsona ospitaleetako larrialdietan.
Osakidetzako asistentzia normaltasun osoz garatu da.
Kontsultak lurraldez lurralde
Araban, 5 pertsona artatu dituzte (lau lehen mailako arretan eta bat ospitalean).
Gipuzkoan, 8 pertsona artatu dituzte lehen mailako arretan
Bizkaian, berriz, 70 kontsulta izan dira: lehen mailako arretan 22, eta ospitaleetako larrialdi zerbitzuetan, berriz, 48.
Aurreko egunei dagokienez, 59 lagun joan ziren medikura ostegunean eta 70 ostiralean. Kasu horiek guztiak ere arinak izan ziren.