Osakidetzak 129 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz begietako arazoak izan dituztelako
Ostiral honetan, 70 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.
Osakidetzako oftalmologo bat paziente bat artatzen, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press.
Osakidetzak 129 pertsona artatu ditu eklipsearekin lotutako begietako arazoengatik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez.
Guztira, 70 lagun artatu dituzte ostiral honetan, sintoma arin edo oso arinak zituztelako: 37 paziente lehen mailako arretako zerbitzuetara joan dira, eta 33, berriz, ospitaleetako larrialdi zerbitzuetara.
Kontsultak lurraldez lurralde
Araban, 6 pertsona artatu dituzte lehen mailako arretan.
Gipuzkoan, 11 pertsona artatu dituzte zerbitzu horretan.
Bizkaian, berriz, 53 kontsulta izan dira: lehen mailako arretan 20, eta ospitaleetako larrialdi zerbitzuetan, berriz, 33.
Horiei ostegunean erregistratutakoak gehitu behar zaizkie, eklipsearekin lotuta begietako sintoma arinak zituzten 59 pertsona artatu baitzituzten: lehen mailako arretan 22, eta ospitaleetako larrialdi zerbitzuetan, berriz, 37.