Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Beroa eta ezegonkortasuna izango dira gaur eguraldiaren ezaugarri nagusiak Euskal Herrian. Euskadin eta Nafarroan, abisu horiak izango dira hainbat fenomeno meteorologikorengatik, eta Ipar Euskal Herrian, berriz, ekaitz elektrikoak izateko arriskua dago.
36 ºC-ra irits daitezke tenperaturak Euskadiko hegoaldean
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak 12:00etan aktibatu du abisu horia tenperatura oso altuak izateko arriskuagatik, eta 20:00ak arte egongo da indarrean. Ebro ibarrean 36 ºC-ra irits daitezke termometroak.
Maximoak 26 ºC ingurukoak izango dira kostaldean, 30 ºC ingurukoak isurialde atlantikoko barnealdean eta 32 ºC ingurukoak trantsizioko eremuan.
Gainera, tenperatura altu iraunkorrengatiko abisuak egun osoan jarraituko du indarrean. Gutxieneko eta gehieneko tenperaturak 19-36 ºC ingurukoak izan daitezke Ebro ibarrean; 22-26 ºC ingurukoak kostaldean; 21-30 ºC ingurukoak isurialde atlantikoko barnealdean; eta 19-32 ºC ingurukoak trantsizioko eremuan.
Zaparradak eta ekaitzak arratsaldean
Beroaz gain, zerua hodeitsu egongo da tarteka, eta ezegonkortasuna areagotuko da arratsaldetik aurrera, Euskalmeten arabera. Zaparradak eta ekaitzak izan daitezke, batez ere Euskadiko hegoaldean.
Haizea aldakorra izango da goizean, eta ipar-mendebaldera egingo du eta biziago ibiliko da arratsaldean.
Nafarroan ere, abisu horia
Nafarroan, Espainiako Meteorologia Agentziak (AEMET) abisu horia ezarriko du gaur eta bihar, tenperatura altuak, euria eta ekaitzak espero dituztelako.
Ezegonkortasuna izango da nagusi, eta zaparradak eta ekaitzak izan daitezke, bereziki arratsaldean.
Ekaitz elektrikoak izateko arriskua Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herrian ere, ekaitzak izateko arriskua dago, eta Pirinio Atlantikoetan ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du Météo-Francek.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia ezarri dute gaur gauean EAEko kostaldean, euri zaparrada handiengatik
Hego-haizea eta tenperatura beroa, asteari ekiteko
Hego-haizea izango da protagonista asteburuan, 20 ºC inguruko maximoekin
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera