IRAGARPENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udako giroa protagonista igandean

Tenperaturek gorako bidea hartuko dute, eta 25 ºC-ren langa gaindituko dute kostaldean. Maximoak 30 graduren bueltan geratuko dira barnealdean, eta 35 ºC-tik gora lurraldearen hegoaldean. Hala, abisu horia ezarri dute Arabako Errioxan, Nafarroako erdialdean, Pirinioetan eta Erriberan. 

FOTODELDÍA SAN SEBASTIÁN, 28/07/2026.- Vista este martes de la playa de La Concha de San Sebastián. Los cielos permanecerán poco nubosos o despejados hoy en el País Vasco, donde se producirá un acusado ascenso de las temperaturas máximas, mientras que las mínimas no experimentarán cambios.EFE/Javier Etxezarreta Kontxako hondartza (Donostia), jendez lepo. Argazkia: EFE

Zeru estaliak Haizearen Orrazian, Donostian. Argazkia: Jon Hernández Utrera

Abuztuko lehen igandea uda betekoa izango da, Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera. Bero egingo du, eta muturreko tenperatura oso altuengatik abisupean egongo dira Arabako Errioxa, Nafarroako erdialdea, Erribera eta Pirinioak. Datozen egunek ildo beretik jarraituko dute, Euskameten esanetan.

Gaur, eguzkia jaun eta jabe izango da zeruan, eta tenperaturek gora egingo dute, eta are gehiago igoko dira hegoaldean. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du Arabako Errioxan eguerditik aurrera, 20:00ak arte, muturreko tenperatura oso altuak izango baitira; 35 graduko maximoak espero dituzte. Nafarroan ere, abisupean egongo dira, Nafarroako erdialdean, Erriberan eta Pirinioetan 36 graduko maximoak espero baitira.

Astelehenean, hodei gehiago ikusiko ditugu zeruan, eta tenperaturek behera egingo dute. Zerua hodeitsu egongo da une askotan, era guztietako hodeiak izango dira, eta gehiago egongo dira ipar partean. Horrekin batera, bero-hodeiak garatuko dira arratsaldean, eta baliteke zaparrada trumoitsuren bat botatzea, bereziki ekialdean. Hodeiei eta iparraldeko haizeari esker, tenperatura maximoek behera egingo dute. Horrela, 25-26 gradu inguru izango dira kostaldean, eta 30-35 inguru hegoaldean.

Asteartean, ordea, giro lasaia gailenduko da eta bero egingo du berriro. Hodeiak agertuko dira goizean goiz, baina goizean bertan desegingo dira eta eguzkitsu geratuko da. Arratsaldean, bero-hodeiak ager daitezke, baina ez dute ondoriorik ekarriko. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da; arratsaldean, iparraldekoa nagusituko da eta zakartu egingo da barnealdean. Tenperatura maximoak igo egingo dira, batez ere barnealdean, eta Ebro ibarrean 35 ºC harrapatuko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X