Abisu horia gauerdira arte, euri zaparrada handiengatik
19:30ak arteko datuan kontuan izanda, ordu bakar batean metro koadroko 27 litro bildu dituzte Guardian, 24 Berastegin, 18 Bidanian eta 14 Etxalarren.
Euskal Herrian bero itogarria atzean utzita, tenperaturak nabarmen jaitsi dira larunbatean eta euri ugari egin du.
Abisu horia ezarrita dago Kantauri isurialdean 15:00etatik 24:00ak arte, prezipitazio handiengatik.
15 litro metro karratuko baino gehiago pilatuko dira Kantauri isurialdeko zenbait tokitan, eta baliteke lekuren batean 20-25 pilatzea. Gainera, 1-2 zentimetroko txingorra egin dezake, eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak (50-80 km/h) izango dira.
19:30ak arteko datuan kontuan izanda, ordu bakar batean metro koadroko 27 litro bildu dituzte Guardian, 24 Berastegin, 18 Bidanian eta 14 Etxalarren.
Larunbata: euria eta giro epela
Eguraldiak aldaketa nabarmena izan du gaur. Goizean, zerua tarteka hodeitsu egon da, batez ere kostaldean, eta orduek aurrera egin ahala estaltzera egin du.
Euskalmentek abisu horia ezarri du euriagatik EAEn, 15:00etatik 24:00etara. Aemetek ere abisu horia aktibatu du euriagatik eta ekaitz arriskuagatik Nafarroa iparraldean eta Pirinioetan 14:00etatik aurrera. Meteofrancek, bere aldetik, abisu horia ezarri du Ipar Euskal Herrian euriagatik eta uholde arriskuagatik 11:00etatik aurrera.
Igandea: giro motela goizean eta ostarteak arratsaldean
Igandean, giroa nahiko motela izango da, batez ere iparraldean eta goizean, eta euri apur bat egingo du; arratsaldean, ordea, ostarteak irekiko dira, eta ostarte zabalagoak izango dira lurraldearen hegoaldean. Ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da eta tenperaturan ez da aldaketa handirik izango.
Zure interesekoa izan daiteke
Tenperaturak goranzko bidean Euskal Herrian asteburuari agur esateko
Goizeko lehen orduetan, behe-hodeiak eta behe-lainoa agertuko dira ohiko lekuetan. Orduak igaro ahala, ordea, desagertu egingo dira, eta eguraldi atsegina izango dugu, orokorrean. Tenperatura maximoak igotzen joango dira egunez egun: igandean, 25 ºC ingurura iritsiko dira kostaldean eta 30 ºC-tik gora ibiliko dira barnealdean.
Hondartzarako girorik ez, baina tenperatura atseginak ia aste osoan
Aste beroa eta eguzkitsua izango ez bada ere, oraindik mahuka hutsean ibiltzeko aukera izango dugu datozen egunetan; asteazkenean salbu. Euria nonahi eta tenperatura freskoak izango ditugu orduan Euskal Herri osoan.
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.