Abisu horia ezarri dute gaur EAEn eta Nafarroan, tenperatura altuengatik
Ostegunera arte luzatuko da abisua horia Ebro ibarrean eta iragarpenaren arabera, astean zehar beroa izango da nagusi eta zerua oskarbi izango da. Asteburua fresko samar dator, eta hodeitsua.
Eguzkia izango da protagonista nagusia Euskal Herrian datozen orduetan, eta tenperaturek gora egingo dute pixkanaka. Termometroek 30 eta 35 ºC arteko balioak hartuko dituzte barnealdean gaurtik aurrera; kostaldean, berriz, ipar haizeari esker, giroa freskoagoa izango da eta maximoak 28 graduren bueltan geldituko dira.
Hori dela eta, Euskalmetek muturreko tenperatura oso altuengatik abisu horia aktibatuko du gaurko Ebro ibarrean (12:00etatik 19:00etara). Horrez gain, kostaldean tenperatura altu iraunkorrengatik abisu horia egongo da indarrean egun osoan. Bestalde Aemetek abisu horia ezarri du Nafarroa ia osoan, ipar partean izan ezik, 13:00etatik 21:00etara. Meteofrancek ez du abisurik ezarri oraingoz.
Udako giroak jarraipena izango du gaur, asteazkena, eta tenperaturak berriro igoko dira. Barnealdean maximoak 30 eta 35 gradu artekoak izango dira; kostaldean, berriz, gradu batzuk baxuagoak izango dira.
Giro eguzkitsua nagusituko da, nahiz eta egunaren lehen partean erdi- eta goi-hodei batzuk agertu. Horrez gain, baliteke kalima apur bat ere izatea. Arratsaldean ipar haizea indartu egingo da, eta kostaldeko giroa zertxobait gozatuko du; barnealdean, berriz, sargoria izango da nagusi.
Beroak jarraituko duenez, Ebro ibarrean abisu horia bihar arte (osteguna) luzatzea erabaki du Segurtasun Sailak; izan ere, gaur bezala, maximoak 37ºC-ra iritsiko dira Arabako hegoaldean. Abisua indarrean izango da 13:00etataik 19:00erara.
Araba barnealdean 33 ºC izango dira; 32 ºC, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, eta 28 ºC, kostaldean.
Biharko eta etziko iragarpena
Ostegunean ere uda beteko giroak jarraituko du. Tenperatura maximoak, oro har, 30 gradutik gorakoak izango dira, nahiz eta kostaldean zertxobait baxuagoak izan. Baliorik altuenak Ebro ibarrean neurtuko dira.
Gainera, sargori sentsazioa izango da, kalimaren, tenperatura altuen eta goi-hodeien ondorioz. Goizean haizea ahul eta aldakor ibiliko da, baina arratsaldean iparra nagusituko da, eta bolada batzuk izango dira.
Ostiralean bero egiten jarraituko du hegoaldean; Nafarroa erdialdean eta hegoaldean baliteke 40 Cº-ra iristea. Giroa arinagoa izango da kostaldean; maximoek ez dute 30 ºC-en muga gaindituko.
Astebururako iragarpena
Asteburura begira, tenperaturak nabarmen jaitsi eta ezegonkortasuna handituko da. Larunbatean oso hodeitsu izango da, kantauri isurialdean bereziki, eta maximoak 25ºC-en bueltan ibiliko dira. Igandean, egoera egonkortu egingo da eta eguzkiaz gozatu ahal izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.