Bero sapa izango dute berriro Nafarroan, eta alerta laranja aktibatuko dute erdialdean eta Pirinioetan
Tenperatura maximoak 40 ºC-ren bueltan ibiliko dira: Erriberan (abisu horia) 41 ºC inguru izan daitezke, eta 39 ºC Iruñean eta Lizarran. Hori dela eta, alerta laranja ezarri dute Nafarroako erdialdean eta Pirinioetan.
Bero handiko beste egun bati ekingo diote gaur Nafarroan, Erriberan 41 ºC eta Iruñean eta Lizarran 39 ºC-ra iritsiko dira. Horren ondorioz, AEMETek alerta laranja ezarri du Foru Erkidegoaren erdialdean eta Pirinioen inguruan.
Hala ere, termometroek beherakada orokorra izango dute aurreko egunarekin alderatuta, Aemeten iragarpenaren arabera.
EAEren kasuan, Euskalmetek abisu horia ezarri du Arabako hegoaldean, tenperatura altuengatik, Ebro inguruan 38 ºC-ren bueltan ibiliko direlakoan.
Ohikoa denez, ura edatea eta egunaren erdiko orduetan eguzkitan ez egotea gomendatu dute agintariek.
Zure interesekoa izan daiteke
Tenperaturak goranzko bidean Euskal Herrian asteburuari agur esateko
Hondartzarako girorik ez, baina tenperatura atseginak ia aste osoan
Abisu horia bero handiagatik igandean ere