EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euria eta aro freskoa ostegunera arte

Giro ezegonkorra izango da datozen bi egunetan: euri txikia egingo du Kantauri isurialdean, trumoi-ekaitzak jo dezake barnealdean eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.

(Foto de ARCHIVO)

Nubes sobre el monte Serantes (Bizkaia)



EUROPA PRESS

19/9/2025

Hodeiak, Serantesen. Argazkia: Europa Press

Gaur, asteazkena, hodeiak zabalduko dira iparraldean, eta euri txikia egingo du, batez ere Kantauri aldean. Hegoaldean zerua garbiago egongo da egunaren zati handi batean, baina arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta egunaren amaieran ekaitzak joko du, batez ere ekialdean.

Haizeak iparraldetik joko du eta ziertzoa indartu egingo da arratsaldean. Ondorioz, tenperatura maximoak jaitsiko dira, ipar partean hegoaldean baino gehiago.

Maximoak 23 gradukoak izango dira Donostian; 24koak, Bilbon eta Arrasaten; 25ekoak, Gasteizen; 28koak, Guardian; 30ekoak, Iruñean, eta 25ekoak, Baionan.

Ostegunean giroa freskoa eta hezea izango da. Eguna hasteko, zerua oso hodeitsu egongo da eta euria egingo du ipar partean, baina hegoaldean lehen orduetan ere egin lezake, eta trumoi-zaparradak botako ditu ekialdean. Goizean zehar, atertzera egingo du barnealdean eta, arratsaldean, Kantauriko eskualdeetan. Egunaren amaieran ostarteak irekiko dira, bereziki hegoaldean.

Iparrak aginduko du, eta tenperatura maximoak 30 gradutik beherakoak izango dira Euskadi osoan, eta 25 gradutik beherakoak kostaldean. Maximoak 23 gradukoak izango dira Donostian; 24koak, Bilbon, Arrasaten eta Guardian; 23koak, Gasteizen; 25ekoak, Iruñean, eta 23koak, Baionan.

Ostiralari begira, eguraldiak egonkortzera egingo du. Eguna lanbro eta lainoarekin hasiko da, baina goizean eguratsa hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da. Tenperatura minimoak apur bat jaitsiko dira, eta maximoak nabarmen igoko dira barnealdean, eta apalago kostaldean.

Larunbatean hodeiak itzuliko dira eta arratsaldean zaparradak bota ditzake.

Igandean ere antzeko eguraldia izango dugu: hodeiak eta ostarteak, arratsaldean zaparrada batzuk eta egunetik egunera tenperatura aldaketa txikia.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X