Eguraldi euritsua eta freskoa, ostiralean beroa itzuli aurretik
Ostegunean hodeiak eta prezipitazioak izango dira nagusi Euskal Herriko toki gehienetan, baina eguraldiak hobera egingo du apurka-apurka. Ostiralean tenperaturak gora egingo du nabarmen, eta asteburuan trumoi-zaparradak bota ditzake, arratsaldez.
Jendea, oinez, euripean, Getxon. Argazkia: Europa Press
Osteguna zeru oso hodeitsuekin eta euriarekin hasiko da, batez ere ipar partean, eta goizean euria egingo du hego partean. Goizak aurrera egin ahala, prezipitazioak gutxituz joango dira hegoaldean eta, arratsaldean, desagertu egingo dira Kantauri isurialdeko partean.
Egunaren amaieran ostarteak zabalduko dira, batez ere hegoaldean. Iparrak giroa freskotuko du. Tenperatura maximoak 30 gradutik beherakoak izango dira lurralde osoan eta 25 gradutik beherakoak Kantauriko kostaldean.
Goizaldeko hodei hondarrek goiz eguzkitsua ekarriko dute ostiralean, eta tenperaturak nabarmen igoko dira; hala, barnealdeko zati handi batean 30 gradutik gora kokatuko dira berriro, eta itsasertzetik gertu beroa ez da hain gogorra izango.
Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira, eta egunaren amaieran ekaitzak jo lezake, batez ere Nafarroako erdialdean eta hegoaldean. Ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da, barnealdean indar handiagoz joko du arratsaldean, eta ekaitza izango den lekuetan bolada gogorrak izan daitezke.
Larunbatera begira, goizeko lanbroa eta egunaren zati handi batean hodei gutxi espero dira. Hala ere, arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira berriro, eta egunaren bigarren partean trumoi-zaparradak bota ditzake. Tenperaturak ez dira ia aldatuko edo apur bat igoko dira, eta haizeak, hasieran ahula eta aldakorra, iparretik joko du eta arratsaldean indartu egingo da.
Igandean, ezegonkortasunak jarraituko egingo du arratsaldean. Tarteka hodeiak izango dira eta arratsaldean trumoi-zaparradak botako ditu. Haizeak ahul eta aldakor jarraituko du, iparra nagusituko da arratsaldetik aurrera. Tenperatura minimoak ez dira aldatuko eta maximoek egonkor jarraituko dute edo apur bat jaitsiko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.
Euskadik abisu horia ezarri du larunbat honetan, lurraldearen hegoaldean 35 gradu ingurura heldu daitekeelako
Abisua 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, baina ekaitzak eta haize-bolada oso zakarrak izan daitezke arratsaldetik aurrera.
Euria eta aro freskoa ostegunera arte
Giro ezegonkorra izango da datozen bi egunetan: euri txikia egingo du Kantauri isurialdean, trumoi-ekaitzak jo dezake barnealdean eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.
Uztailak utzitakoak: 3,6 ºC beroagoa izan da eta muturreko lehortea ekarri du
Hilaren 5etik eta 12ra izandako bero-boladak markak hautsi zituen. 40 gradutik gorako tenperaturak izan ziren hainbat lekutan.
Astea freskotik hasiko da eta ekaitzak izan daitezke arratsaldean
Hodeiak ugarituz joango dira astelehenean, eta tenperaturak behera egingo du Euskal Herrian. Gainera, baliteke arratsaldean trumoi-zaparradak botatzea, batez ere ekialdean. Asteartean, eguraldi egonkorra eta beroa itzuliko dira.