Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Eguraldiaren iragarpenak kolokan jarri du aste osoan zehar eguzki-eklipse oso historikoaren jarraipena.
Euskalmeteko aurreikuspen-ereduen arabera, asteazken honetan zerua oskarbi egongo da, oro har, Euskal Herri osoan. Halere, behe-laino batzuk agertu daitezke kantaurialdean, baina eklipsearen ostean. Gainerako lurraldeetan eguzkia izango da nagusi, eta ez da hodeirik espero.
EGURALDI IRAGARPENA ABUZTUAK 12AN GAURKOTUTA
Eguraldiaren iragarpen zehatza EAErako, Euskalmeten eskutik
Euskalmetek argitu duenez, kontuan izan behar da eklipsea gertatuko den orduan (19:30-21:30) eguzkia oso behean egongo dela ortzi-mugan, eta beraz, eklipsea ikusterako orduan eragina izan lezakeen hodeitza behaketa puntutik mendebaldera dagoena izango dela.
Zein izango da eklipsearen momentuko eguraldia Araban?
Asteazkenean, egunaren hasieran, lainoa edo behe-hodeiak sor daitezke zenbait bailaratan, baina bizkor desegingo dira eta giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsalde-gauean ez da baztertzen erdi mailako hodei edo goi-hodeiren bat sor daitekeenik, baina, printzipioz, ez luke mendebaldera ikuspena eragotziko.
- Hodeitza: behe-hodeien probabilitate oso baxua eta erdi-mailako hodeien eta goi-hodeien probabilitate baxua Euria egiteko probabilitatea: 0 %
- Haizea: Ipar-osagaiko haize ahul-bizia, bolada gogorren batekin
- Tenperatura Gasteizen: 31-33 ºC eklipsearen hasieran, eta amaieran 27-28 ºC ra jaitsiko da
Zer eguraldi izango da Bizkaian eklipsean?
Asteazkenean, goizeko lehen orduetan, behe-hodeien tarteak agertuko dira eta goizean zehar desegiten joango dira. Eguerdi partean giro eguzkitsua izango dugu eta zerua oskarbi egongo da. Egunaren erdialdeko orduetan haizea ipar ekialdetik finkatuko da, arratsaldean iparraldera aldatuko da eta arratsalde gauean ipar-mendebaldera. Ipar-mendebaldeko haize heze horrek egunaren amaieran Bizkaia mendebaldeko kostaldean behe-hodei bakan batzuk sortzea eragin lezake, baina litekeena da hodeiak eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
- Hodeitza: behe-hodei bakan batzuk izateko probabilitate baxu-ertaina Euria egiteko probabilitatea: 0 %
- Haizea: Ipar-mendebaldeko haize ahula, tarte biziekin
- Tenperatura Bilbon: 26-27 ºC eklipsearen hasieran, eta amaieran 24-25 ºC-ra jaitsiko da
Zer eguraldi egingo du Gipuzkoan eklipsearen unean?
Asteazkenean behe-hodeien tarteak izango dira egunaren hasieran, baina goizean zehar desagertuz joango dira, zerua ia oskarbi geratu arte. Eguerdi aldera, haizea ipar-ekialdetik finkatuko da; arratsaldean iparraldera aldatuko da eta ondoren ipar-mendebaldera. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginez, behe hodeien multzoak sor litezke, baina litekeena da gauean agertzea, eklipsearen ostean.
- Hodeitza: behe-hodeien probabilitate baxua Euria egiteko probabilitatea: 0 %
- Haizea: Ipar-mendebaldeko haize ahula, tarte biziekin
- Tenperatura Donostian: 26-27 ºC eklipsearen hasieran, eta amaieran 24-25 ºC ra jaitsiko da
Nafarroa eta Iparralde
Nafarroan ez arazorik espero eklipsea behatzeko. AEMETen arabera, zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da lurraldearen zatirik handienean, eta 35º-tik gorako tenperaturak izango dira Tuteran edo Iruñean.
Ipar Euskal Herrian, MeteoFrancek zeru garbiak eta 30 gradurainoko tenperaturak iragarri ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Aste nahasia iraila amaitu eta urria hasteko
Tenperatura freskoagoak udazkeneko lehen astebururako
Abisu horia beroagatik gaur barnealdean, 36 ºC arteko tenperaturak izango ditugu eta
Ohi baino epelagoa eta zertxobait hezeagoa dator udazkena
Udari agur eguzkitsua egingo diogu
Asteon, eguzki epela egunez eta freskoa gauez
Tenperaturak goranzko bidean Euskal Herrian asteburuari agur esateko
Hondartzarako girorik ez, baina tenperatura atseginak ia aste osoan
Abisu horia bero handiagatik igandean ere