Hidrogeno naturala bilatuko dute Aralarren, lursaila nabarmen aldatu gabe
Espainiako Gobernuak esploratzeko baimena eman du, baina lanak egiteko bide edo sarbide berriak irekitzea debekatu du.
Enpresa batek hidrogeno naturala bilatuko du Aralarren, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko eremuan. Espainiako Gobernuak esploratzeko baimena eman dio enpresa geologiko bati, lurpean hidrogeno aztarnarik dagoen aztertzeko.
Energia Politika eta Meategien Zuzendaritza Nagusiaren baimena ostegunean argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak proiektuaren aldeko txostenak egin ondoren.
Lurra aldatu gabe
Esploratzeko lanak lurraren egitura nabarmen aldatu gabe egin beharko dituzte. Halaber, espresuki debekatuta dago lan horiek egiteko bide edo sarbide berriak irekitzea.
Aztertu eta esploratzeko lanak egiteko eman dute baimena, baina ez hidrogenoa erauzteko.
Enpresak geologia, geofisika eta geokimikako datuak uztartzen ditu lurrazaletik gertu egon daitekeen hidrogeno naturala detektatzeko, lurrean esku hartu beharrik gabe.
Lurrak berak sortutako hidrogenoa
Enpresaren arabera, Lurrak milioika tona hidrogeno sortzen ditu uraren eta burdina ugari duten arroken arteko erreakzio baten bidez. Prozesu horri serpentinizazioa esaten zaio.
Hidrogeno natural hori lurrazaletik gertu egon daiteke, baina lehenik eta behin balizko hobiak aurkitu eta horien bideragarritasuna aztertu behar da, etorkizunean ustiatu ahal izateko.
Hidrogenoak gasolinak baino hiru aldiz energia gehiago ematen du kiloko, eta erregai gisa erabiltzean ez du CO₂rik isurtzen zuzenean. Hala ere, ekoizpenaren kostu handia da oraindik ere etorkizuneko erregai gisa zabaltzeko oztopo nagusietako bat.
Hidrogeno berdearen alternatiba
Gaur egun hidrogenoaren aldeko apustu nagusia hidrogeno berdea da. Ura elektrolisiaren bidez banatuta lortzen da, eta prozesuak energia berriztagarri kopuru handiak behar ditu.
Hidrogeno berdearen aldean, Aralarren egingo duten esplorazioaren helburua Lurraren gainazalaren azpian modu naturalean dagoen hidrogenoa aurkitzea da.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera