EGURALDIAREN IRAGARPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beroa eta ekaitzak nagusi Euskal Herrian, eta abisu horia ezarri dute Nafarroan

Euskadiko barnealdean 35 ºC-ra iritsiko dira tenperaturak, eta zaparradak eta ekaitzak espero dituzte arratsaldean. Nafarroan, abisu horia ezarri dute tenperatura maximoengatik, euriagatik eta ekaitzengatik.

 

tormentas-pamplona-navarra ekaitza iruñea-efe

Eguraldi aldakorra izango da Euskal Herrian. Barnealdean, tenperaturak altuak izango dira oraindik, baina ezegonkortasuna areagotu egingo da egunak aurrera egin ahala. Euskadin, zerua hodeitsu egongo da tarteka, eta arratsaldetik aurrera zaparradak eta ekaitzak izateko aukera handituko da, bereziki hegoaldean.

Tenperatura maximoek behera egingo dute azken egunetakoekin alderatuta: kostaldean, 25 eta 27 gradu artekoak izango dira, eta barnealdean, 30 eta 35 bitartekoak. Haizea aldakorra izango da goizean, eta ipar-mendebaldetik joko du arratsaldean, biziago.

Abisu horia Nafarroan

Nafarroan, Espainiako Meteorologia Agentziak (AEMET) abisu horia ezarri du gaurko eta biharko, tenperatura maximoengatik, euriteengatik eta ekaitzengatik.

Ezegonkortasunak zaparradak eta ekaitzak eragin ditzake, bereziki arratsaldean. Horrenbestez, eguraldiaren bilakaerari eta abisuei erreparatzea gomendatzen da.

Ekaitzak Ipar Euskal Herrian ere

Ipar Euskal Herrian ere, ekaitzak izateko arriskua dago. Pirinio Atlantikoetan ekaitz elektrikoak izateko aukera iragarri du Meteo-Francek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X