'Sokamuturra Ez' taldeak probara ez joateko eskatu du Getxon, eta "animalien sufrimendurik gabeko" jaien alde egin du
Sokamuturra ordezkatzeko jai batzordearekin negoziatzen saiatu dela esan, eta "parte-hartzea ezin da sufrimenduan oinarritutako jarduera bati eusteko aitzakia izan", nabarmendu du elkarteak.
'Sokamuturra Ez' auzo elkarteak elkarretaratzea egin du ostegun honetan Algortako Portu Zaharrean (Getxo), herritarrei jarduera horretara ez joateko eta, horren ordez, "animalien sufrimendurik gabeko jaiak" aukeratzeko eskatzeko. Horren ustez, "sokamuturra ez da kultura, negozioa baizik" eta "parte-hartzea ezin da aitzakia gisa erabili sufrimenduan oinarritutako jarduera bati eusteko", nabarmendu du.
Mobilizazioak ikuskizun hori arbuiatzetik harago joan nahi du, eta ospakizun "bidezkoagoak, inklusiboagoak eta errespetuzkoagoak" eraikitzeko aukerari buruzko hausnarketa zabaldu nahi du, "non dibertsioa ez den animalien sufrimenduaren mende egongo", Nerea Landa taldeko bozeramailearen esanetan.
"Jaiak hobe sufrimendu gabe" lelopean, antolatzaileek mobilizazioarekin bat egiteko deia egin diete animalien ongizateaz arduratzen diren pertsona guztiei.
Ikusle gisa ez bertaratzeko eskaria
Kanpainaren mezu nagusietako bat sokamuturrera ikusle gisa ez joateko deia da, eta, bereziki, adingabeen gurasoei eta arduradunei zuzentzen zaie, haurrak ekitaldi horretara eraman ez ditzaten.
Ildo horretatik, elkarteak gogorarazi du Nazio Batuen Erakundeak adingabeak zezen-ikuskizunetan presente dagoen indarkeriatik babestea gomendatzen duela. Halaber, azaldu du hainbat profesionalek kezka agertu dutela ekitaldi horiek transmiti ditzaketen balioengatik eta animalien sufrimendua entretenimendu gisa normalizatzeak izan dezakeen eraginagatik.
'Sokamuturra Ez' taldearen ustez, "animalien aurkako indarkeria edo abusua" ezin da bereizi enpatia-hezkuntzatik eta beste indarkeria-mota batzuk gaitzestetik.
Kuadrillei deia
Elkartea kuadrillei ere zuzendu zaie, eta "intsumisio pauso bat" emateko eta sokamuturrean parte ez hartzeko eskatu die, nahiz eta jai batzordearen araudiak zero punturekin zigortu proban parte hartzen ez dutenak.
Era berean, erakundeetan aldaketak egitea eskatu dute, eta jai batzordearekin hitz egiten saiatu direla eta sokamuturra ordezkatzeko alternatiba zehatzak proposatu dituztela, baina ahalegin horrek ez duela emaitzarik eman azaldu dute.
Ebidentzia zientifikoak
Albaitariek eta beste aditu batzuek emandako azalpenen arabera, bigantxek garraioa, isolamendua, zarata eta 50 kuadrilla baino gehiagoren jazarpena jasaten dute hiru orduz. Gainera, esparrutik ihes egiten saiatuz gero, zauriak, hesien aurkako kolpeak, hausturak eta hil ere egin daitezke", esan du Landak.
Elkarteak gaineratu du azala burdina goriz markatzea eta sokatik tira egitea ere praktika kaltegarriak direla, eta horri jarduerak pertsonentzat dituen arriskuak gehitu behar zaizkola.
Udalaren arabera, parte-hartzea handia den bitartean, "zaila izango da sokamuturra bertan behera uztea", baina elkarte horren ustez, argudio horrek ez du Udala erantzukizunetik salbuesten.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera