11.200 hektarea baino gehiago erre ditu Las Peñas de Riglos Huescako udalerriko suteak
Suak San Juan de la Peña monasterio zaharra inguratu du (egitura ez da kaltetu) eta monasterio berrira hurbildu da. Gizon bat atxilotu dute, sua eragin duelakoan.
Las Peñas de Riglosko suteak 10.000 hektarea erre ditu. Argazkia: Europa Press
Las Peñas de Riglos Huescako udalerrian piztutako baso-suteak 11.200 hektarea baino gehiago erre ditu, eta sugarrek 58 kilometroko perimetroa osatu dute. Goizaldean lau herri gehiago ebakuatu behar izan dituzte: Santa Maria de la Peña, Triste, La Peña Estacion eta Yeste. Goizean, berriz, Arzanigon zegoen kanpaleku bat ebakuatu dute. 19 adingabe eta 5 heldu atera dituzte, badaezpada. Poliziak pertsona bat atxilotu du sua piztu duelakoan, eta espetxeratu egin dute gaur, behin-behinean, fidantzarik gabe.
Espainiako Gobernuak Aragoin duen Ordezkaritzako iturriek adierazi dutenez, kaltetuak Huescako Ayerbe udalerriko pabiloira eraman dituzte. 18 udalerritako 1.000 lagun baino gehiago ebakuatu dituzte.
Santa Cruz de la Seros, Binacua eta Osia udalerriak ere ebakuatu dituzte azken egunetan, eta Jakako Santa Cilia eta Gares herriak konfinatu dituzte.
Jorge Azcon Aragoiko Gobernuko presidentearen hitzetan, "ordu garantzitsuak dira suari aurre egiteko", eta gaua "bereziki gogorra" izan dela gaineratu du.
Sutea San Juan de la Peña monasterio zaharrera gerturatu zen ostegunean, eta une larriak bizi izan ziren arren, ez zuen egitura kaltetu. Monaterio berrira ere hurbildu zen, eta UMEk eta natura babesteko agenteek bertako kultura-ondasunak eraman zituzten, badaezpada.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera