Bi lagun zauritu dira hegazkin txiki batek Vianan izan duen istripuan
300 oin inguruko altueratik erori dira Ulagosa izeneko eremura. Batek pronostiko larriko traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta besteak traumatismo kraneoentzefalikoa eta orkatilla hautsita.
Bi pertsona zauritu dira eta ospitaleratu egin dituzte hegazkin txiki batek Vianan lurra jo ondoren. Aparailua Agoncillo aireportutik zetorren, Errioxatik.
Nafarroako Foruzaingoak jakitera eman duenez, hegazkin txikia 300 oin inguruko altueratik erori da Vianako Ulagosa izeneko eremura, ikertzen ari diren arrazoiengatik.
Nafarroako larrialdiak kudeatzeko zentroak 11:54 aldera izan du istripuaren berri, eta Lodosako suhiltzaileak, Vianako mediku-taldea, anbulantzia medikalizatua, helikoptero medikalizatua eta Guardia Zibilaren patruilak bertaratu dira berehala.
Gainera, SOS Errioxak Logroñoko suhiltzaileak eta bizi-euskarri aurreratuko beste anbulantzia bat bidali ditu.
Hegazkinean zihoazen bi pertsonak ospitaleetara eraman dituzte larrialdi zerbitzuek. Zaurituetako bat 25 urteko gizon bat da, Maldivetakoa, pilotuen eskola bateko ikaslea, eta bestea monitore esperimentatu portugaldarra.
25 urteko gizonezkoa Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute helikoptero medikalizatu batean, garezurreko traumatismo larri batekin.
Beste bidaiaria, traumatismo kraneoentzefalikoa eta orkatila hautsita, Logroñoko San Pedro Ospitalera eraman dute, eta pronostiko erreserbatuarekin ospitaleratu dute.
Nafarroako ospitalean dagoenaren kasuan, Nafarroako Osasun Departamentuko iturriek adierazi dute egonkor dagoela eta behaketan egongo dela.
Aire Segurtasuneko Estatu Agentzia (AESA) istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko