Trafiko Istripuak
Hiru pertsona zauritu dira Arrigorriagan, hiru ibilgailuk talka eginda
Ezbeharra BI-625 errepidean gertatu da, Arrigorriaga parean, Bilborako noranzkoan. Zirkulazioa bideratzeko pasabide bat prestatu du Ertzaintzak.
13 pertsona hil ziren udan errepidean, azken lau urteetako kopururik baxuena
Horietatik, zazpi motorrean edo bizikletan zihoazen. Horiek dira kolektibo zaurgarrienak errepidean.
Gizonezko bat hil da kamioi batek harrapatuta Ondarroan
Auto baten eta kamioi baten arteko istripu batek auto-ilarak sortu ditu N-634an, Zornotzan
Ezbeharra Bilborako noranzkoan gertatu da, baina errepidea itxi egin behar izan dute bi noranzkoetan. Uneotan txandakako zirkulazioa ezarri dute.
83 zauritu, horietatik 7 larri, Fogars de Montclusen (Bartzelona) autobus bat 20 metrotik behera erorita
Suhiltzaileak bertaratu direnean, jendea aurkitu dute ibilgailuaren barruan eta beste batzuk errepidean, erori diren tokitik goraino euren kabuz igota.
Motozale bat hil da Donostian, ostegunean istripua izan ostean
Ezbeharra 23:00ak aldera jazo zen, Katxola kalean. 65 urteko gizona egoera kritikoan eraman zuten Donostia Ospitalera, eta ostiralean hil da.
Amaitu dira Txorierriko istripuak eragindako zirkulazio arazoak
Talkaren ondorioz, errepideko errei bat itxi egin behar izan dute BI-30 errepidearen 26. kilometroan, eta auto-ilarak hiru kilometrora iritsi dira goizeko lehenengo orduan.
Gasteiz eta Bilbo arteko N-622 errepidea itxita dago, kamioi batek izandako istripuaren ondorioz
Kamioi bat irauli da N-622 errepidean, Bilborako noranzkoan, Zigoitia parean. Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da.
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan 35 pertsona hil ziren 2025ean, aurreko urtean baino % 9,4 gehiago
Igoera puntual hori gorabehera, errepidean izandako heriotzaen kopurua ia % 65 jaitsi da azken bi hamarkadetan (101 hildako izan ziren 2005ean).
Bi pertsona zauritu dira Tolosan, bi autok talka eginda
Istripua 15:55ean jazo da, N-1 errepidean, Tolosa parean, eta, ondorioz, ibilgailuetako bi bidaiari Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte.
Bi zauritu, horietako bat larri, Corellan
Bardon bidean jazo da istripua, 13:25 aldera, biak zihoazen motorra bidetik aterata. 17 urteko gazte batek femurra hautsi du, eta 18 urteko beste gazte batek traumatismo larria du buruan.
Trafikoa bere horretara itzuli da AP-8an, Iurretan, sei ibilgailuren arteko istripuak auto-ilara luzeak sortu ostean
Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte 90. kilometroan, eta gutxienez lau kilometroko auto-ilarak sortu dira. Bi pertsona ospitalera eraman dituzte.
Matxuratutako kamioi batek N-634 errepidearen Erletxeko zatia kolapsatzea eragin du, Zornotzarako noranzkoan
Auto-ilara handiak daude eta zirkulazioan arazoak izaten ari dira N-634 errepidean, Erletxe parean, Zornotzarako noranzkoan. Matxuratutako kamioi batek eragin du gorabehera.
Bi pertsona zauritu dira BI-635 errepidean, Muxika parean, izandako istripu batean
Zaurituetako bat ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da, eta helikopteroz eraman dute ospitalera. Bestea bertan artatu dute. Ilarak sortu dira bi noranzkoetan.
Hiru lagun zauritu dira Donostian izandako istripu larri batean
Ezbeharra goizaldean gertatu da, Agirre lehendakariaren zubitik GI-41erako sarbidean, Zorroagako tunelera heldu baino lehen, antza denez, ibilgailuak errepidearen ertza jo baitu. Furgonetako hiru bidaiariak ospitalera eraman dituzte.
Auto baten eta kamioi baten arteko istripu batek auto-ilarak sortu ditu AP-8an, Galdakaon
Auto baten eta kamioi baten arteko istripua izan da AP-8 autobidean, Galdakaon, eta auto-ilarak sortu dira Irunerako noranzkoan. Horrez gain, beste istripu bat izan da GI-627 errepidean, Arrasaten (Gipuzkoa). Korapiloa konpondu da, baina San Mameserako BI-10 errepideko sarbideak itxita egon dira.
Gutxienez hiru kilometroko auto-ilarak N-1 errepidean, Iruran, Donostiarako noranzkoan
Auto-ilarak hiru kilometrokoak dira Iruran, Donostiarako noranzkoan. Andoainen, Gasteizerako noranzkoan izandako istripua konpondu dute dagoeneko.
Hiru zauritu Mungian, hiru ibilgailuren arteko trafiko istripuan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenaren arabera, istripua laurak hamar gutxitan gertatu da, Trobika parean, hiru autok talka egin duten eta. Kolpearen ondorioz, hiru pertsona zauritu dira. Horietako bi Gurutzetako ospitalera eraman dituzte (Barakaldo), eta hirugarrena, Urdulizkora.
Goiz korapilatsua Bizkaiko errepide nagusietan, istripuen ondorioz
Txorierrin zenbait istripu izan dira, auto-ilara luzeak goizeko lehen orduotan. Uneotan lau kilometroko ilarak daude Muskizen, A-8an, Bilbora bidean, izandako beste istripu baten ondorioz.
Bi pertsona larri zauritu dira Balmasedan, bi ibilgailuk talka eginda
Aurre-alboko talka izan da, ibilgailuetako bat BI-636 errepidean sartu da eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.