Hiru zauritu Mungian, hiru ibilgailuren arteko trafiko istripuan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenaren arabera, istripua laurak hamar gutxitan gertatu da, Trobika parean, hiru autok talka egin duten eta. Kolpearen ondorioz, hiru pertsona zauritu dira. Horietako bi Gurutzetako ospitalera eraman dituzte (Barakaldo), eta hirugarrena, Urdulizkora.
Hiru pertsona zauritu dira gaur arratsaldean BI-631 errepidean, Mungia parean, hiru ibilgailuk izan duten istripuan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenaren arabera, istripua laurak hamar gutxitan gertatu da, Trobika parean, hiru autok talka egin dute eta. Kolpearen ondorioz, hiru pertsona zauritu dira. Horietako bi Gurutzetako ospitalera eraman dituzte (Barakaldo), eta hirugarrena, Urdulizkora.
Ertzaintzak behin-behineko trafiko pasabide bat ezarri du istripuaren gunean, eta kilometro eta erdiko auto-ilarak izan dira.