Kaiuko berriak iritsi dira Hierrora
Azken orduetan 179 zihozen 3 kaiuko heldu dira Kanarietako Hierro uhartera. Osasun egoera onean heldu dira.
Kaiuko baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Itsas Salbamenduak eta Guardia Zibilak hiru kaiuko eskoltatu dituzte Hierroko La Restinga portura. 179 pertsona zihoazen ontzietan.
Lehen kaiukoan Saharaz hegoaldeko 74 pertsona zihoazen, horien artean 5 emakume eta 3 adingabe. Duela zazpi egun abiatu zen ontzia Thiesetik, Senegalen, eta herrialde horretako eta Ginea Konakryko pertsonak zihoazen bertan.
Bigarren ontzian 83 pertsona zihoazen, horien artean 13 emakume eta 12 adingabe. Horien esanetan, orain bost egun abiatu ziren Sant Louisetik (Senegal). Kaiukoan zihoazen pertsonak senegaldarrak eta maliarrak dira.
Hirugarren kaiukoan Saharaz hegoaldeko 22 etorkin zihoazen, tartean emakume bat eta hiru adingabe.
Osasun egoera onean heldu dira guztiak.