ISTRIPUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 20 pertsona larri zauritu dira Fogars de Montclusen (Bartzelona) autobus bat 20 metrotik behera erorita

Suhiltzaileak bertaratu direnean, jendea aurkitu dute ibilgailuaren barruan eta beste batzuk errepidean, erori diren tokitik goraino euren kabuz igota.

Gutxienez 20 lagun larri zauritu dira gaur arratsaldean Fogars de Montclus udalerrian (Bartzelona) auto baten eta autobus baten arteko istripuan.

BV-5114 errepidean izan da ezbeharra eta autobusa 20 metrotik behera erori da. Kataluniako Larrialdi Zerbitzuek jakitera eman dutenez, gutxienez 20 pertsona larri zauritu dira eta, orotara, 60 kaltetu daude.

Generalitateko Suhiltzaileen 20 dotazio bertaratu dira, horietako 2 airekoak, eta ibilgailua egonkortzea lortu dute.

Suhiltzaileak gertaeren lekura iritsi direnean, pertsona batzuk ibilgailuaren barruan zeuden harrapatuta, eta beste batzuk errepidean zeuden, erori diren tokitik euren kabuz igota.

Generalitateko Babes Zibilak Procicat plana aktibatu du alerta fasean, ezbeharra dela eta. Errepidea erabat itxita dago 18,4 kilometroan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X