47. URTEMUGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gernikako Estatutua "euskal etxearen defentsarik onena" dela aldarrikatu du lehendakariak, eta hura babesteko deia egin

Gaur dira 47 urte Estatutua onartu zela, eta horren harira, artikulua kaleratu du lehendakariak. Horren arabera, itunak "euskal ongizate eredua" eraikitzeko modua eman du. Estatuko giroa gero eta gaiztotuago dagoen honetan eta "gure autogobernua zalantzan jartzen duten indar politikoen aurrean", lehendakariak dio "babesleku onena" dela. 

(Foto de ARCHIVO)

El lehendakari, Imanol Pradales, comparece ante los medios de comunicación tras el Consejo de Gobierno, en el Palacio de Ajuria Enea, a 30 de julio de 2024, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). Imanol Pradales ha afirmado que el presidente del Gobierno y él comparten "la misma hoja de ruta" de cumplir el Estatuto de Gernika y favorecer un nuevo pacto estatutario, tal como constataron en su reunión del pasado viernes. Pradales ha comparecido hoy para realizar una valoración de la ronda de encuentros que comenzó con los partidos políticos el 11 de julio y, tras reunirse con agentes sociales, sindicatos y patronal, concluyó el pasado día 26 con el presidente del Gobierno de España, Pedro Sánchez.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

30 JULIO 2024;VITORIA GASTEIZ;PRADALES;RUEDA DE PRENSA

30/7/2024
Pradales, Ajuria Enean egindako agerraldi batean. Artxiboko argazkia: Europa Press

Imanol Pradales lehendakariak Gernikako Estatutua goraipatu du gaur, onartu zutela 47 urte bete diren honetan. Linkedin sare sozialean eskegitako artikulu batean, lehendakariak esan du 1979ko itun politikoa “euskal etxearen defentsarik onena” dela eta aldarrikatu du euskal gizarteak hura zaintzeko eta babesteko “betebehar historikoa” duela, “etor daitekeen guztiaren aurrean eta autogobernua zalantzan jartzen duten indar politikoen aurrean”. 

“Autogobernuaren defentsa eta autogobernua defentsa moduan” izenburupean, Estatutua onartu zenetik igarotako lau hamarkada baino gehiagoren balantzea egin du lehendakariak. Horren ustez, “lehen mailako tresna politikoa” izan da ituna, EAEren autogobernua finkatzeko eta “euskal ongizate eredua” moldatzeko. Nabarmendu duenez, horri esker ditu Euskadik bere erakundeak, hala nola, Osakidetza, EHU, Lanbide, Ertzaintza, SOS Deiak eta Etxebide. 

Estatutua “Realpolitik ariketa” izan zela uste du Pradalesek, euskal taldeen eta Suarezen “jarrera konstruktiboaren” arteko “gutxieneko akordio bat”. “Maila handiko testu bat ondu zuten, garrantzi politiko handiko edukiekin”, eta besteak beste, autogobernuaren aitortza eta “aldebiko itun politikoaren” izaera azpimarratu ditu lehendakariak. 

Dena dela, urteotan pairatuta “desnaturalizazio eta higadura” salatu ditu lehendakariak, “alde bakarrez Espainiako gobernuek” ezarritakoa. “47 urteren buruan, erabat bete gabe dago”, deitoratu du. Legealdi honetan transferitutako 14 eskumenak aipatu ditu lehendakariak, baina gogora ekarri du oraindik eskualdatu gabe daudela Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa eta Bilboko eta Pasaiako portuak. 

Horregatik guztiagatik, autogobernua defendatzeko deia egin du Imanol Pradalesek. “Autogobernua defendatzea ezinbestekoa dena defendatzea da: geure etxea gobernatzeko aukera, gure interesak defendatzeko beharrezko gaitasuna izatea", adierazi du. Lehendakariaren esanetan, Estatutuari esker, “euskal etxea babesleku bihurtu da gero eta ziurgabeagoa den mundu baten aurrean, eta etorkizuneko erronkei ekiteko: klima aldaketa, migrazioa edo haustura teknologikoa”. Halaber, uste du Espainiako Estatuko giro gaiztotutik eta "gure autogobernua zalantzan jartzen duten indar politikoetatik" babesteko tresna dela. Hain justu, Pradalesek gogorarazi du hurrengo hauteskunde orokorretan "gure nortasuna ukatzen duen eta gure askatasunak ezabatzearen alde egiten duen alderdi batek gobernatzeko aukera garrantzitsuak dituela ".

Lehendakariaren iritzian, defentsa hori euskal gizartearen "erantzukizuna" eta "betebehar historikoa" da. "Egin dezagun modu positiboan, inoren aurka joan gabe, eta konfrontazioa aldarrikatu gabe (...) Ez dezagun ahaztu erabakitzen dugulako garela eta garelako erabakitzen dugula", azpimarratu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X