NEGUKO ORDUTEGIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igande goizaldean erlojuak ordubete atzeratuko dira

Larunbatetik iganderako gaua ohi baino luzeagoa izango da, 03:00etan ordulariaren orratzak 02:00ak arte atzeratu beharko baititugu.

Artxiboko irudia. Argazkia: Christian Krupp/Pixabay

Neguko ordutegia igande goizaldean sartuko da indarrean eta ordubete gehiago lo egin ahal izango dugu. Izan ere, 03:00etan erlojuak ordubete atzeratu beharko ditugu, 02:00ak izan daitezen.

Bestalde, gailu elektroniko gehienek automatikoki eguneratuko dute ordua, ordutegi berrira egokitzeko.

Ordu-aldaketak derrigorrezkoa izaten jarraitzen duen arren, azken urteotan zalantzan jarri da neurri horri eusteko beharra. Hala ere, oraindik ez da behin betiko erabakirik hartu horren inguruan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X