EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako Auzitegiak gaur aztertuko du Zabarteren auzia berriro zabaldu edo ez

2024ko martxoan Realaren eta PSGren arteko partidaren atarian izan ziren istiluetan Ertzaintzaren foam jaurtigailu batek zauritu omen zuen Zabarte. Jartzen duen bigarren helegitea da.

20250407115554_amaia-zabarte-epaitegia-donostia_

Amaia Zabarteren auziaren instrukzio saioko artxiboko irudia. EFE.

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak gaur aztertuko du Amaya Zabarte irundarraren auzia. Realaren partida baten atarian, Ertzaintzaren foam jaurtigailu batek zauritu omen zuen. Donostiako instrukzio epaitegiak martxoan kasua artxibatzea erabaki zuen Ertzaintzaren aurkako frogarik ez zegoela argudiatuta. 

Zabarteren defentsak, baina, helegitea aurkeztu du bigarrenez, eta gaur erabaki beharko dute epaitegian kasua berriro zabaldu eta epaiketa bidea ireki ala ez.

Gertakariak 2024ko martxoan izan ziren. 44 urteko emakume irundarra larri zauritu zen Anoeta estadioaren inguruan, Realaren eta PSGren arteko partida aurretik izan ziren istiluetan. Hasiera batean, Donostiako Instrukzioko 4. zenbakiko Epaitegiak ikerketa abiatu zuen desordena publikoengatik, baina handik gutxira artxibatu egin zuen behin-behinean. 

Zabarteren familiak helegitea jarri zuen, eta epaileak arrazoia eman zion. Gauzak horrela, auzia berriz zabaltzea lortu zuten. Nolanahi ere, martxoan, Donostiako instrukzio epaitegiak kasua artxibatzea erabaki zuen, Ertzaintzaren aurkako salaketan frogarik ez zegoela argudiatuta. 

Erakutsitako frogetan epaileak ez zuen zauririk ikusi Zabarteren buruan. Era berean, ez zen frogatu ertzain batek ostikada eman ziola. 

Gaurko hitzorduan epaileek hartzen duten erabakiak zehaztuko du prozesu judizialaren norabidea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X