Xabi Alonsok Igeldon eraikitako txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak
Epaia ez da irmoa eta helegitea jar dakioke Auzitegi Gorenean. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du bere garaian obra lizentzia baliogabetu zuen Donostiako epaitegiaren erabakia, eta zuzenbidearekin bat datorrela adierazi du.
Txalin inguruan, Igeldo mendian, Donostian, eraikitako luxuzko txaleta. Artxiboko irudia: EITB
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du legezkoa dela Igeldo mendian, Donostian, Xabi Alonso Real Madril eta Realaren futbolari ohiak eta Chelsearen gaur egungo entrenatzaileak eraikitako txaleta.
Gauzak horrela, aintzat hartu ditu Donostiako Udalak eta Alonsoren sozietateak (Tavaro XXI) Donostiako epaitegiak emandako epaiaren aurka jarritako helegiteak. Izan ere, 2024an Donostiako epaitegi batek legez kanpokotzat jo zuen Xabi Alonsoren luxuzko txaleta.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du bere garaian obra lizentzia baliogabetu zuen Donostiako epaitegiaren erabakia, eta zuzenbidearekin bat datorrela adierazi du, etxebizitzak kontuan hartu beharreko hirigintza-parametro guztiak betetzen dituela iritzita.
Dena den, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia ez da irmoa, eta helegitea jar dakioke Auzitegi Gorenean.