TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu dira Txorierriko zirkulazio arazoak, hainbat ibilgailuren arteko istripuak eragindakoak

Talkaren ondorioz, errepideko errei bat itxi egin behar izan dute BI-30 errepidearen 26. kilometroan, eta auto-ilarak hiru kilometrora iritsi dira goizeko lehenengo orduan.

Hainbat ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz, auto-ilarak sortu dira BI-30 errepidean, Larrabetzun, Barakaldorako noranzkoan, gaurko lehenengo orduan, baina jada konpondu da arazoa eta zirkulazioa bere onera itzuli da.

Ezbeharra Txorierriko igarobidearen 26. kilometroan gertatu da, eta erreietako bat itxi behar izan dute. Hori dela eta, zirkulazioa korapilatu da eguneko lehenengo orduan, eta auto-ilarak hiru kilometrora iritsi dira.

Trafikoaren egoera 011 telefonoaren bidez kontsulta daiteke.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X