Txorierriko igarobidea
Artxandako tuneletako bat itxita egongo da gaur iluntzetik aurrera: eragozpen nagusiak, bide alternatiboak eta aholkuak
Salbe eta Txorierri arteko tunela zarratuta egongo da bost hilabetez, gaurko 20:00etatik aurrera. Itxierak eragin berezia izango du San Pio X.aren plazako biribilgunean, Deustuko zubian eta Agirre Lehendakariaren etorbidean. Gainera, autobus geltokiak kendu, eta Bizkaibuseko linea batzuetan aldaketak egingo dituzte. Hona hemen horren inguruan jakin beharreko guztia.
Amaitu dira Txorierriko istripuak eragindako zirkulazio arazoak
Talkaren ondorioz, errepideko errei bat itxi egin behar izan dute BI-30 errepidearen 26. kilometroan, eta auto-ilarak hiru kilometrora iritsi dira goizeko lehenengo orduan.
Goiz korapilatsua Bizkaiko errepide nagusietan, istripuen ondorioz
Txorierrin zenbait istripu izan dira, auto-ilara luzeak goizeko lehen orduotan. Uneotan lau kilometroko ilarak daude Muskizen, A-8an, Bilbora bidean, izandako beste istripu baten ondorioz.
Trafikoa bere onera itzuli da Txorierrin, Erandion, eta N-1ean, Villabonan
Hiru ibilgailuk talka egin dute Gipuzkoako udalerrian, Irunerako noranzkoan, eta errei bat itxi dutenez, auto-ilara luzeak sortu dira. Bestalde, Erletxera bidean, BI-30 errepidean, auto batek matxura izan du eta pilaketak sortu inguruan.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Auto ilarak BI-10 errepidean, Bilbo parean, ibilgailu baten istripuak eraginda
Ibilgailu batek istripua izan du eta pertsona bat zauritu da. Ezbeharraren ondorioz, erreietako bi itxi dituzte eta hiru kilometrorainoko auto ilarak sortu dira.
Txorierriko igarobidea ireki dute Bilbora bidean
Arratsaldean istripu larria izan da. Bilborako noranzkoan zihoan auto bat bidetik atera da, eta gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da.
Goiz korapilatsua Bilbo inguruko errepide nagusietan
Istripu bat izan da Barakaldon, Ansioko bihurguneetan, Donostiarako noranzkoan, eta pertsona bat ospitalera eraman dute, zauriturik. Bestalde, lau ibilgailuk talka egin dute Zamudion, Txorierrin, eta auto-ilarak izan dira goizean goiz.
Bilbo Handiko errepideak kolapsatuta egon dira, hiru autok eta kamioi batek talka egin ostean
Txorrierriko igarobidean gertatutako istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte Donostiarako noranzkoan, eta ilarak BI-10 errepideraino iritsi dira.
Pertsona bat zauritu da eta ilarak sortu dira Txorierriko igarobidearen inguruan, Lezama parean, istripu bat dela eta
Ezbeharra 08:20an gertatu da, BI-30 errepidean, Barakaldorako noranzkoan.
Txorierriko igarobidea ohikora itzuli da, goiz korapilatsu baten ostean
Zortzi ibilgailuren arteko istripua gertatu da goizeko lehen orduan, eta ilarak A-8ra, Arrontegira eta Artatzako errepidera ere iritsi dira. Dena den, trafikoa bere onera etorri da 10:00ak baino lehen.
Euriak gorabehera handiak eragin ditu zirkulazioan: istripu ugari eta errei-mozketak
Erandion (Txorierri) izan dira gertakari nabarmenenak, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak izan dira Avanzada eta Arrontegin. Usurbilen, gainera, AP-8an gorabeherak izan dira, istripu baten ondorioz. Nolanahi ere, 09:00ak aldera ohikora itzuli da egoera.