Txorierriko igarobidea ohikora itzuli da, goiz korapilatsu baten ostean
Zortzi ibilgailuren arteko istripua gertatu da goizeko lehen orduan, eta ilarak A-8ra, Arrontegira eta Artatzako errepidera ere iritsi dira. Dena den, trafikoa bere onera etorri da 10:00ak baino lehen.
Normaltasuna itzuli da Bizkaiko errepideetara, goiz korapilatsu baten ostean.
Zortzi ibilgailuren arteko istripua izan da gaur goizean Txorierriko igarobidean (BI-30 errepidea), Erandio parean (Bizkaia) eta Erletxetarako noranzkoan. Hori dela eta, ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Istripua 07:20 aldera gertatu da.
Ilarak A-8ra, Arrontegira eta Artatzako errepidera ere iritsi dira.
Talkaren ondorioz, pertsona bat arin zauritu da, gutxienez.
Dena den, trafikoa bere onera etorri da 10:00ak baino lehen.