Trafiko istripuen biktimak
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
37 urteko gizon bat atxilotu dute, N-634 errepidean, Zornotza parean, txirrindulari bat autoarekin harrapatu eta hiltzeagatik
Uztailaren 25ean Zornotzan 82 urteko txirrindulari bat harrapatu zuen ibilgailuaren jabea atxilotu egin dute, Bilbon. Gidariak ihes egin zuen istripuaren tokitik, eta biktima egun horretan bertan hil zen, Gurutzetako Ospitalean.
Bi emakume zauritu dira Alesbesen trafiko-istripuz
12:36 inguruan izan da ezbeharra, NA-660 errepidean. Zauritutako bi emakumeak, 85 eta 31 urtekoak, Tuterako Reina Sofia Ospitalera eraman dituzte.
Auto ilarak BI-10 errepidean, Bilbo parean, ibilgailu baten istripuak eraginda
Ibilgailu batek istripua izan du eta pertsona bat zauritu da. Ezbeharraren ondorioz, erreietako bi itxi dituzte eta hiru kilometrorainoko auto ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: Iruñeko harrapaketa, Irango gerraren ondorioak arintzeko ezkutu soziala eta Venezuelako lurrikara
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
30 urteko gizon bat hil da Sopuertan, trafiko istripuz
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da; gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hil da handik ordu batzuetara.
Azken agurra eman diete Iruñean Elgoibarko istripuan hildako bost foruzainei
Maria Chivite presidentea buru, jendetza joan da Iruñeko katedralera, Fermin Sola, Jesus Maria Vidaurreta, Miguel Crespo, Juan Martin Dominguez eta Miguel Antonio D'Entremont foruzainei azken agurra eman eta senideak babestera.
Foruzaingoko lankideek minean bat egin eta babesa eman diete hildako bost agenteen familiei
Foruzainen hil-kapera izango da gaur Iruñeko San Alberto beilatokian. Etengabea da bertan goizean goizetik, senide, lagun eta lankideen joan-etorria. Istripuan zauritutako kamioiko gidariari sendagiria eman diote, baina shock egoeran dago.
Bost hildako eta zauritu bat AP-8an, Elgoibarren, furgoneta baten eta kamioi baten arteko istripuan
Hildakoak furgonetako bidaiariak ziren, Nafarroako foruzainak denak; Iurretan praktikak egitera zihoazen. Kamioiaren gidaria da zauritutakoa.
Honela egon da trafikoa AP-8 autobidean, Eibar eta Elgoibar artean, Maltzagako istripuaren ondorioz
Errei bana ireki dute noranzko bakoitzean eta auto-ilarak erabat desegin dira. Hala ere, ezkerreko erreia itxita egon da bi noranzkoetan, garbiketa lanak direla eta. Ezbeharra izan duen zisterna-kamioia gauean kendu dute istripuaren lekutik.
38 urteko gizon bat hil da Burgin, auto-istripuz
Ezbeharra goizaldean gertatu da. Autoa bidetik atera da eta eraikin baten kontra jo du; oraindik ez da argitu zergatik.
Bi ibilgailuren arteko istripu batek 5 kilometroko auto-ilarak sortu ditu N-1ean, Andoainen
Bi erreietako bat itxi egin behar izan dute, eta, ondorioz, ilara luzeak sortu dira.
Bi-30 errepidea normal antzean, auto-istripu batek Leioako errepidean eta Txorierriko igarobidean hainbat kilometrotako auto-ilarak eragin ostean
Hainbat ibilgailuk talka egin dute Bi-30 errepidean, eta horren ondorioz 3 pertsona artatu behar izan dituzte.
Kamioi batek istripua izan du eta bi errei itxi dituzte AP-68 autobidean, Zuia parean, Gasteizerako noranzkoan
Istripuaren ondorioz, kamioiak zama galdu du, eta gidaria Txagorritxu Ospitalera eraman dute. Errei bakarra dago irekita, eta, ondorioz, auto-ilarak sortu dira.
54 urteko motor gidari bat hil da AP-8 autobidean, Zarautzen
Ezbeharra 09:00ak aldera jazo da, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Justiziak aseguru etxea zigortu du 2020an Aulestin Iurgi Beraza hil zeneko harrapaketagatik
Haurraren gurasoek samina eta desadostasuna adierazi dute ebazpenarekin, "ez baita inolaz ere nahikoa, ez irismenari ez arrazoiketari dagokienez". Hala ere, baztertu egin dute epaia errekurritzea, ebazpen judizialekiko errespetuagatik, baina baita "prozesu luze, mingarri eta emozionalki suntsitzaile bati amaiera emateko beharragatik" ere.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Martxoaren 1ean Valtierran izandako zirkulazio-istripuan zauritutako 28 urteko neska hil egin da
Ezbeharra 01:19an gertatu zen, N-121 errepideko 72,28 kilometroan, Los Abetos jatetxearen bidegurutzean, bi gazte zihoazen autoa bidetik atera eta ezponda baten aurka talka egin zuenean. 20 urteko beste gazte bat ere zauritu zen ezbeharrean.
Ireki dute A-1 autobideko erreietako bat, Olaztin, Irunerako noranzkoan, kamioi batek izandako istripuaren ondorioz guztiz itxita egon ostean
Kamioia bidetik atera da, eta zama errepidean zabalduta geratu da. Ezbeharra 395. kilometroan gertatu da, Irunerako noranzkoan. 07:00etatik errepidea guztiz itxita egon ostean, erreietako bat ireki dute. Gainera, trafiko-zirkulazioa NA-2410 bigarren mailako errepidetik bideratu da, Ziordiarako irteeratik.