Azken agurra eman diete Iruñean Elgoibarko istripuan hildako bost foruzainei
Maria Chivite presidentea buru, jendetza joan da Iruñeko katedralera, Fermin Sola, Jesus Maria Vidaurreta, Miguel Crespo, Juan Martin Dominguez eta Miguel Antonio D'Entremont foruzainei azken agurra eman eta senideak babestera.
Ostiral honetan eman diete azken agurra herenegun Elgoibarren izandako istripu larrian hil ziren bost foruzainei Iruñeko katedralean. Jendetza bildu da, Maria Chivite presidentea buru zutela, Fermin Sola, Jesus Maria Vidaurreta, Miguel Crespo, Juan Martin Dominguez eta Miguel Antonio D'Entremont foruzainen senideei babesa erakusteko.
Nafarroako Gobernuko eta Parlamentuko kideez gain, Estatuko beste segurtasun indarretako ordezkarien babesa ere jaso du Foruzaingoak, Ertzaintzako, Guardia Zibileko eta Polizia Nazionaleko kideak ere izan baitira elizkizunean. Era berean, Foruzaingoarekin lan egin ohi duten lankideek ere ez dute hutsik egin nahi izan, eta suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetako kideak ere bertaratu dira.
Agurrak eta omenaldiak
Atzo, hildakoen senide, lagun eta lankideez gain, ordezkari politikoak ere joan ziren Iruñeko San Alberto beilatokira hildakoen senitartekoei doluminak eta babesa ematera.
Nafarroako Gobernua bost foruzainen omenezko ekitaldi instituzionala prestatzen ari da.
Istripua Iurretara bidean
Ezbeharra asteazken goizeko 09:15ean gertatu zen, AP-8 autobidean, Elgoibarko erdigunetik kilometro eta erdira.
Fermin Sola, Jesus Maria Vidaurreta, Miguel Crespo, Juan Martin Dominguez eta Miguel Antonio D'Entremont Foruzaingoaren Esku-hartze Dibisioko kideak ziren, eta Iurretara zihoazen, Ertzaintzarekin formazio ikastaro bat egitera.
Argitzeke dauden arrazoiak tarteko, furgonetak autobidearen erdiko hesia jo zuen eta errepide erdian gelditu zen, atzetik zihoan zisterna-kamioiak bete-betean jo zuen eta 30 metrora bidali zuen furgoneta; kamioia, berriz, iraulita geratu zen.
Istripuan zauritutako kamioi gidariari sendagiria eman diote, baina shock egoeran dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera