Lekeitioko uharteko moilan erreskatatua izateak 1.500 eurorainoko faktura ekar dezake
2025eko lege-dekretu batek jasotzen duenez, erreskate-operatiboaren kostua erreskatatutakoaren gain utzi ahal izango da, baldin eta erreskatea arriskutsutzat seinaleztatutako gune batean egiten bada; duela aste batzuetatik, Lekeitioko uharterako moilak baldintza hori betetzen du.
Lekeitioko moila.
Lekeitioko Garraitz uharterako bidean, moilan, erreskatea egiten bada, kostua erreskatatutako pertsonari egotzi ahal izango zaio, eremua arriskutsutzat seinaleztatuta baitago jada. Iazko Legegintzako Dekretu batek hori bera ahalbidetu zuen, eta Eusko Jaurlaritzak arrisku-seinaleak jarri dituenez, ohartarazpenei jaramonik egiten ez dienei 1.500 euro arteko isuna jarri ahalko die Lekeitioko Udalak.
Zehazki, Eusko Jaurlaritzak mareei buruzko informazioa jarri du moilarako sarbideetan. Informazio horren barruan QR kodeak daude marea zelan dabilen jakitun egoteko, eremuaren argazkiak itsasgoran eta itsasbeheran, bai eta itsasgoran moila zeharkatzeak duen arriskuari buruzko ohartarazpenak ere.
Seinaleztapena, gakoa
Eusko Jaurlaritzak informazio hori jarri izana funtsezkoa da kasu honetan. Izan ere, 1/2025 Legegintzako Dekretuak aurreikusten du erreskatearen kostua kobratu ahal izatea jarduketa arriskutsutzat seinaleztatutako eremuetan egiten bada; eta hala da dagoeneko Isuntza hondartza Garraitz uhartearekin lotzen duen moilan.
Zehazki, arauak dio erreskatearen kostua subjektu pasiboari egotzi ahal izango zaiola "bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-lanak arriskutsutzat jotako guneetan eta sartzea mugatua zein debekatua dagoen lekuetan egiten direnean".
Dekretuak, gainera, aurreikusten du erreskateen kostua kobratu ahal izatea arrisku-jarduerak egiten direnean, alerta meteorologikoak indarrean daudenean eta larrialdi-zerbitzua objektiboki justifikatutako arrazoirik gabe eskatzen denean (bai eta arriskua dagoelako itxura egiten denean ere).
Azken urteotan, gainera, nabarmen ugaritu dira eremu horretan egin behar izan diren erreskateak, bisitarien kopurua handitu egin delako. Joan den Aste Santuan hogei bat erreskate egin behar izan zituzten, eta egoera horren aurrean Eusko Jaurlaritzak neurriak hartzea erabaki du.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.