Bi begirale atxilotu dituzte Biarritzen, hiru eta lau urteko haurrei sexu-erasoak egitea leporatuta
Baionako Fiskaltzak jakinarazi duenez, orain arte jasotako testigantzen arabera, 13 sexu-eraso kasuren zantzuak aurkitu dituzte (horietako bat oso larria da), eta ez dute baztertu gehiago izatea.
Biarrizko Mouriscot aisialdi-egoitzako bi begirale atxilotu dituzte astearte goizean, haurrei sexu-erasoak egitea leporatuta. Biktimak hiru eta lau urteko haurrak dira. Ikertzaileek 13 kasuren berri jakin dute, baina gehiago izan daitezkeela uste dute.
Albistearen berri astearte honetan eman bada ere, ikerketa joan zen ostiralean, uztailaren 17an, abiatu zen, haurretako baten testigantzaren ondorioz. Baionako Fiskaltza ari da kasua ikertzen eta Jeanne François fiskalak Ici Pays Basque hedabideari jakinarazi dionez, ikertzaileek froga medikuekin konfirmatu behar duten 13 sexu-erasoren zantzuak aurkitu dituzte; bat larria da.
Haurrek duten adina kontuan hartuta, Baionako ospitaleko Arriskuan dauden Haurren Harrera Pediatrikorako Unitatearen protokolo baten bidez ari dira haiekin hitz egiten, psikologo baten, ikertzaile espezializatu baten eta auzitegiko mediku batekin.
Atxilotuak 21 eta 36 urteko animatzaileak dira. Horietako batek bi urte zeramatzan Mouriscot egoitzan lanean eta bestea aurten hasitakoa zen. Ikertzaileen arabera, oraindik goiz da elkar hartuta aritu ote ziren jakiteko. Printzipioz, asteazkenera arte egongo dira atxilotuta deklarazioa emateko, nahiz eta prebentziozko atxiloaldia 48 ordura arte luzatu daitekeen.
Biarrizko Udalak funtzioetatik baztertu ditu eta auzian parte zibil gisa parte hartzeko asmoa adierazi du. Horrez gainera, familiak artatzeko laguntza-zerbitzua jarri du martxan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kezka nagusi Euskadin bizi diren kolonbiarren artean: "Komunikazioak kolapsatuta daude"
Johana Garcia Osorio Euskal Herrian bizi diren 19.000 kolonbiarretako bat da. Lurrikara gertatu zenetik, ez dute izeba baten berririk.
Jaurlaritzak LABI alerta-fasean ezarriko du, eguzki-eklipsea eta tenperatura altuengatik
Dispositibo berezia asteazken honetako 15:00etan abiatuko du. Eklipsea gertuko leku batetik behatzea, joan-etorriak saihestea eta betaurreko homologatuak bakarrik erabiltzea gomendatu du Jaurlaritzak.
Asteazkenean hegazkinez bidaiatuko duzu? Hona hemen eklipsea airetik ikusiko duten hegaldiak
19:30etik 20:45era bitartean, dozenaka hegaldik zeharkatuko dute penintsula. Hona hemen eklipsearen den unean airean egongo diren hegaldien zerrenda.
Euskal Herria ilunpetan jarriko duen eklipse historikoaz segurtasunez gozatzeko gida
Asteazken honetan, abuztuak 12, eguzki-eklipse osoa izango da, 1905etik izan ez dugun fenomenoa. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste.
Euskal Herrian eguzki eklipse osoa Fiteron ikusiko da luzaroen
Tokiaren arabera ezberdin ikusiko da eklipsea; osoa toki batzuetan, partziala besteetan. Eta itzalaldiaren iraupena ere aldatu egingo da aukeratutako parajearen arabera. Euskal Herrian gertakari astronomiko honetaz gozatzeko tokirik onena Fitero izango da, Nafarroan. 86 segundo iraungo du eta ikusmin handia dago bertan.
Ander Lopez Lerena (Bogota): 'Gosaltzen ari ginela hasi da lurra mugitzen, baina hemen ez da hainbesterako izan'
Lurrikara izan den unean, Kolonbian zen EITBko gure lankide Ander Lopez de Lerena. Hiriburuan, Bogotan nabaritu du astindua. Medellinen ere nabaritu da astindua eta baita Venezuelan, Ekuadorren eta Panaman ere.
Huelvako Niebla inguruan piztutako suteak kontroletik kanpo jarraitzen du, 20.000 hektarea kiskali ostean
Huelvako baso sutea kontrolatu ezinik jarraitzen dute suhiltzaileek. Niebla inguruan piztutako garrek aurrera jarraitzen dute eta dagoeneko 20.000 hektareako eremua kiskali dute. Ehunka lagun atera behar izan dituzte etxetik.
Donostiako Piraten Abordatzearen unerik onenak
Ehunka gaztek osatu dute piraten abordatzea, Donostiako portutik Kontxako hondartzaraino. Ontzi batzuk uretara sartu eta berehala hondoratu dira, baina beste batzuk jai giroan iritsi dira helmugara, eta, tradizioak dioen bezala, ez dira falta izan bandera piratak eta baimendutako 'ontzien lapurreta'.
Gasteizko alkateak barkamena eskatu dio Zeledoni, Andre Maria Zuriaren balantzean politika eta jaiak nahastu izana kritikatu ostean
Akats bati egotzi dizkio bere hitzak, eta babesa adierazi dio Iñaki Kerejazuri, baita 1976ko martxoaren 3ko biktimei ere.
Bizkaitar bat atxilotu dute Donemiliaga Kukulan hainbat neskaren ustezko jazarlea izatea egotzita
Lau salaketa jarri dira haren aurka, eta beste lau ere aurkeztea espero da, egun batzuk lehenago izandako antzeko gertakariengatik.