Osakidetzak eta farmaziek 2 motako diabetesa duten 65 urtetik gorako paziente polimedikatuen medikazioa zainduko dute
Bi erakundeek asteazken honetan sinatutako hitzarmenak lau urteko indarraldia eta urteko 100.000 euroko finantzaketa izango ditu, botiken tratamenduaren jarraipen egituratua egiteko.
Osakidetzak eta Euskadiko Farmazia Elkargoek lankidetza-hitzarmena sinatu dute 2. motako diabetesa duten, 65 urte baino gehiago dituzten eta modu jarraituan 8 botika edo gehiago hartzen dituzten pertsonen tratamendua kontrolatzeko. Hitzarmenak 4 urteko indarraldia izango du, eta 100.000 euroko finantzaketa urtero, jarraipen farmakoterapeutiko egituratua aktibatzeko eta gaixoen bizi-kalitatea eta atxikimendu terapeutikoa hobetzeko.
2 motako diabetesak gizonen % 4,9ri eta emakumeen % 3,6ri eragiten die dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoan. Patologia baskular eta zirkulaziokoekin duen lotura estuak, prebentzio-tratamenduen gorakadarekin batera, gaixo asko botika ugari hartzera bultzatzen ditu (hori da, hain zuzen, polimedikazioa).
Ondorioz, jarraipen farmakoterapeutiko pertsonalizatua egingo dute tratamenduak egokitzeko, atxikimendu terapeutikoa handitzeko, botikekin lotutako arazoak detektatzeko eta osasun-emaitza hobeak lortzen laguntzeko.
Gaur sinatutako hitzarmenak ezartzen du farmazialariek medikazioaren berrikuspen integrala egingo dutela, eta farmazien eta Osakidetzako Lehen Arretako profesionalen arteko koordinazioa sustatuko duela. Horrela, medikazioarekin lotutako gorabeherak jakinaraztea, ospitaleratzeen zein kontsulta espezializatuen ondorengo tratamenduak kontziliatzea eta parte-hartzaileen etengabeko jarraipena egitea bultzatuko du.
Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak adierazi duenez, "pazienteen bila atera behar gara eta sare komunitario koordinatu, seguru eta eraginkorra ehundu. Hurbil egoteak aukera emango digu atxikidura ebaluatzeko, ospitaleko alten ondoren medikazioa bateratzeko, eta gure pazienteen ongizatea arriskuan jar dezaketen edozein segurtasun intzidentzia goiz detektatzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera