Euskal Herriko labar-margoetako animaliak patroi baten arabera antolatuta daude, eta ez ausaz margotuta
EHUren ikerketa baten arabera, animalia-irudien antolaketa nahita egina zen: bisonteak, zaldiak eta ahuntzak konposaketaren erdian zeuden, eta gainerakoak, periferian.
Argazkia: EHU
Iñaki Intxaurbe EHUko doktoreak gidatutako ikerketa batek agerian utzi du Euskal Herriko haitzuloetako labar-artea ez zela ausaz egiten, egitura-patroi eta kode sinboliko antolatu bati jarraituz baizik.
Nola antolatzen ziren animalien irudiak kobazuloaren barruan?
Intxaurbek 500 motibo grafiko aztertu ditu Euskal Herriko bederatzi kobazuloetan, sareen analisia eta aldagai anitzeko estatistika aplikatuz. Ikertzailearen hitzetan, emaitzek erakusten dute "labar-artea ordenatuta sortu zela, eta ez ausaz".
Hala, bisonteak, zaldiak eta ahuntzak ziren konposizioen erdigunea, eta gainerako animaliak periferian banatzen ziren. Gainera, orientazio zehatz batekin ageri dira: zaldiak eskuinera begira daude nagusiki, eta bisonteak, ordea, ezkerrera.
Zer mezu helarazi nahi zuten?
Hala ere, azterlanak ez du patroi horren arrazoiei buruzko azalpenik ematen, hau da, marrazkien atzean egitura antolatu bat dagoela erakusten du, nahiz eta oraindik ezin den zehaztu zer mezu transmititu nahi zuen.
Intxaurberen arabera, "labar-pinturak ez zituzten aisialdirako egiten". "Badakigu gauza garrantzitsua zirela haientzat; izan ere, haitzulo gutxi batzuetan egiten zituzten marrazkiak, ez guztietan. Eremu jakin batzuetako haitzuloak hautatzen zituzten horretarako. Orain badakigu Paleolito bukaerako labar-arteak egitura sintaktiko bat zuela, eta atzean badagoela ideia edo kode grafiko bat; guk ez dugu ulertzen, baina haientzat garrantzitsua zen", gaineratu du.
Margolariak eskuinak ziren?
Aurkikuntza horiek zalantzan jartzen dituzte XX. mendearen erdialdean formulatutako teoriak, hau da, animalien orientazioa ikusita, artista gehienak eskuinak zirela.
Zaldiak gainerako espezieen kontrako noranzkoan marrazten zirela egiaztatu da, hortaz, ikerketak erakusten du jarrera hori nahita egindako hizkuntza sinboliko baten ondorio zela, eta ez margoa egiteko erosotasun fisikoarena.
Hizkuntza zaharrak deszifratzeko aplikazioak
Intxaurbek kode irekian argitaratu ditu metodologia eta datu-basea, komunitate zientifikoak nazioarteko beste aztarnategi batzuetan aplikatu ahal izateko.
Gainera, analisi konbinatorio horrek oraindik deszifratu ez diren inskripzio historikoen sintaxia aztertzeko atea irekitzen du, hala nola baskoiarena eta iberiarrarena.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera