172.000 pertsonak dute diabetesa EAEn, eta herritarren % 7,5i eragiten die
Urtero 9.000 kasu diagnostikatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 2 motakoa da hedatuen dagoena (diabetes gaixoen % 90).
Odoleko glukosa maila neurtzeko proba. Egile-eskubiderik gabeko irudia
172.000 pertsonak dute diabetesa Euskal Autonomia Erkidegoan (biztanleriaren % 7,5, gutxi gorabehera). Urtero 9.000 kasu inguru diagnostikatzen dira EAEn, eta 2 motakoa da hedatuen dagoena (kasuen % 90).
Gaur, azaroak 14, Diabetesaren Nazioarteko Egunean, Osasun Sailak gaixotasunak lurraldean duen eraginari buruzko datuak zabaldu ditu.
Diabetes mellitusa gaixotasun kroniko bat da, odoleko glukosa maila (gluzemia) normala baino handiagoa izatea du bereizgarri, eta, ondorioz, hainbat konplikazio ager daitezke; hainbat organotan kalteak eragiteaz gain , horrek pertsonen bizi kalitatea murrizten du.
2 motako diabetesa da ohikoena, eta tabakoaren kontsumoarekin, jarduera fisikorik ezarekin eta gehiegizko pisuarekin lotuta dago. Gainera, hainbat arrisku faktore daude, hala nola diabetes aurrekariak izatea familian eta haurdunaldiko diabetesa jasan izana.
45 urtetik gorakoek garatu ohi dute, baina gero eta ohikoagoa da 45 urtetik beherakoetan ere agertzea. Aspaldi, gaixotasun hau batez ere zahartzearekin lotuta zegoen, baina 2 motako diabetesa gazteengan agertzen hasi da, baita haurtzaroan ere.
Hori dela eta, Osasun Sailak eta Osakidetzak azpimarratu dute garrantzitsua dela odoleko azukre maila etengabe kontrolatzea eta bizi ohitura osasuntsuak izatea.