Nelson David Morenok ukatu egin du Bilbon 73 urteko gizona hil izana
Asteazken honetan hasi da Bilbon 2021eko urriaren 5ean zendu zen gizon baten heriotza argitzeko epaiketa. Akusatua 37ko kartzela-zigorra betetzen ari da dagoeneko, beste krimen batzuengatik. Bost gizonen hilketekin lotu dute, baina, ikertzaileen aburuz, 7 krimenen egile izan daiteke.
Nelson David Moreno Bolañosek ukatu egin du 2021eko urriaren 5ean Bilboko etxebizitza batean hil zen gizonaren heriotzarekin inolako zerikusirik duela. Moreno Bilbon gertatutako bost gizonezkoren heriotzarekin lotzen du Ertzaintzak. Mugikorretarako aplikazio bat erabiliz harremanetan jartzen omen zen haiekin eta, etxera gonbidatzen zutenean, hiltzen omen zituen, ondoren dirua lapurtzeko.
Heriotza horietako bat argitzeko epaiketa hasi da asteazken honetan Bizkaiko Probintzia Auzitegiko bigarren sekzioan: ito ostean, bihotz-arnaseko gutxiegitasunak jota hil zen 73 urteko gizon baten heriotza. Lehen saioan akusatuak bere abokatuaren galderei eta epaimahaiak egindakoei erantzutea erabaki du. Bere hitzaldian adierazi du biktima ez duela ezagutzen: "Ez dakit non bizi zen", esan du. "Atxilotu ondoren esan nuen bezala, egindakoagatik ordainduko dut, ez egin ez nuenagatik", berretsi du.
2025eko defentsa bera
2025eko maiatzean egin zen epaiketan erabili zuen defentsa bera darabil auzipetuak kasu honetan ere. Orduan Bilboko Alde Zaharreko etxebizitza batean musika irakasle bat hiltzeagatik epaitu zuten, eta 25 urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zioten.
Haren hitzetan, beste hiru gizonezkok osatutako talde bateko kide zen, eta "txartelgizon" gisa lan egiten zuen harentzat; biktimei lapurtutako txartelen bidez kontuetatik dirua ateratzea zen haren lana. "Diru erraza zen, eta onartu egin nuen", adierazi du.
Horrez gainera, azpimarratu du diskoteka batean ezagutu omen zituen hiru pertsona horietako batzuk jada herrialdetik kanpo daudela.
Akusatuak gogorarazi du bere burua entregatu zuela Irungo ertzain-etxe batean, "homosexualen serieko ustezko hiltzaile" gisa bere bila ari zirela jakin zuenean eta, haren ustez, "argi dago" ez zuela leporatzen diotena egin.
Defentsako abokatuak ere serieko hiltzailea denik baztertu du eta benetako errudunek "ihes egin" zutela baieztatu du. "Gizon hau besteek egindakoa ordaintzen ari da", ziurtatu du.
16 eta 30 urte bitarteko espetxe-zigor eskaerak
Hala ere, akusazioen eta Fiskaltzaren ustez, auzipetua kasu honetako biktimarekin geratu zen hitzorduak egiteko mugikorretako aplikazio baten bidez. Haren etxebizitzara joan zen eta, hil ondoren, biktimaren telefono mugikorra erabili zuen bankuko kontuetara sartzeko eta lapurreta egiteko, transferentzia bidez.
Akusazio partikularrak eta Gehitu herri-akusazioak adierazi dutenez, akusatuak "beso biluziko itotze teknika" erabili zuen biktima hiltzeko. Ministerio Publikoaren ustez, aldiz, bihotz-biriketako gutxiegitasunak eragin zuen heriotza, baina erabili zen "metodoa ezin izan da zehaztu".
Fiskaltzak 16 urte eskatu ditu homizidioagatik eta iruzurragatik. Akusazio partikularrak 30 urtera igo du zigor hori, indarkeriazko hilketa eta lapurreta egin zituela iritzita. Herri-akusazioak, berriz, 29 urte eskatu ditu, sexu-orientazioagatiko diskriminazioaren astungarria eta iruzur informatikoa leporatuta.
Guztiek 45.000 eta 68.000 euro bitarteko erantzukizun zibileko kalte-ordainak eskatzen dituzte.
Nelson David Moreno Bolaños bost gizonen heriotzarekin lotuta dago, nahiz eta ikertzaileek zazpi biktima izan daitezkeela adierazi duten. Gaur egun, 37 urteko espetxe-zigorra betetzen ari da hilketa, hilketa saiakera eta etengabeko iruzur delituengatik. Bere aurkako laugarren epaiketa da, eta udazkenean beste biri egin beharko die aurre.
Zure interesekoa izan daiteke
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, gaur goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.