IKERKETA BATZORDEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chivitek bere "zintzotasuna" jarri du "berme" gisa: "Inork ez du nire jardunean deliturik aurkitu, ezta aurkituko ere"

Nafarroako Gobernuko presidenteak agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean, eta azpimarratu du bere gobernuan ez dagoela ustelkeriarik.

Iragarkia
Maria Chivite presidenta del Gobierno de Navarra en la Comisión de Investigación sobre licitación y adjudicación de obras públicas del Parlamento de Navarra
18:00 - 20:00

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak bere gobernua zintzoa dela defendatu du Nafarroako Parlamentuan herri-lanen esleipenen inguruko ikerketa batzordean egin duen agerraldian. Chivitek bere "zintzotasuna" jarri du Gobernuan ustelkeriarik egon ez dela "bermatzeko". 

Lehenik eta behin, Chivitek argi eta garbi utzi du esleipenek indarrean dauden legeak eta araudiak betetzen dituztela. Ildo horretan, azpimarratu du esleipenen atzean barne kontrolak, kontrol juridikoak, teknikoak eta ekonomikoak daudela.

Chivitek adierazi duenez, ez da frogatu Gobernuan esku-sartzerik zein ustelkeria zantzurik egon denik.

"Nire zintzotasuna berme gisa jartzen dut, inork ez du nire jardunean deliturik atzeman, ezta atzemango ere", gaineratu du. 

Belateko tunelen esleipenari dagokionez, foru gobernuaren erantzukizuna handia zela adierazi du; batetik, isun mehatxu bat zegoelako; bestetik, bertan ibiltzen zirenen segurtasuna jokoan zegoelako. Zailtasunak zailtasun, Belateko tunelak aurrera egiten ari direla gaineratu du Chivitek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X